Menu
  • ico-cualquier-tpv-plazox

    Zure TPVaren bidez

    Kreditu-txartelarekin ordaintzen duten bezeroek erabaki ahal izango dute erosketak plazoxekin epetan zatitu nahi dituzten, zure TPV bidez, eta diren bankukoak direla!

  • ico-instantaneo-plazox

    Instantáneo

    Berehalako finantzaketa, paperik eta izapidetzerik gabe. Eta kosturik eta arriskurik gabe zure dendarentzako!

  • ico-fraccionar-compras-plazox

    12 hilabete arte

    Zure bezeroek 3, 6, 9 eta 12 hilabetera zatikatu ahal izango dituzte erosketak.

Erraztu epekako ordainketa zure bezeroei eta salmentak handituko zaizkizu!

Orain arte ABANCA txartelarekin finantzatu zenitzakeen erosketak zure STtik, baina hemendik aurrera Espainiako edozein bankutako kreditu-txartelekin egin ahal izango duzu! Zure ABANCA STak plazox epekako zerbitzua du instalatuta, bezeroen ordainketa zatikatzeko tresna, eta zure negozioarentzat inolako arriskurik eta bere gain kosturik hartu behar gabe. Bezeroak bere gain hartuko du kostua, kreditu-txartela jaulki dion erakundearekin hitzartuta dituen baldintzen arabera.

Inoiz ez da hain erraza, azkarra eta ekonomikoa izan kreditu-txartelarekin ordaintzen duten bezeroei finantzaketa erraztea, izapidetzerik eta bitartekaririk gabe!

Eta zer den onena? plazox 24 orduz dagoela eskuragarri, asteko 7 egunetan. Eta, zuk ezer egin behar izan gabe! Ordainketak zatitzeko zerbitzu hau, plazox, gaituta dago dagoeneko zure STan eta eskainiko zaie, kreditu-txartela duten eta txartela jaulki dien erakundeak zerbitzu hau aktibatu dien bezeroei bakarrik. Beraiek erabakiko dute noiz eta zenbat zatikatu nahi dituzten erosketak.

Plazox zerbitzuaren bidez, 60€ edo 100€-tik gorako edozein erosketa zatika daiteke (zure saltokiaren jarduera-sektorearen arabera, beherago azalduko dizkizugu xehetasunak) nahiz eta, saltoki gisa, gutxieneko zenbateko hori 500 €-ra igo dezakezun zure negozioaren beharren arabera (eta finantzaketa "plazox"-ekin eskaini; adibidez 250 €-tik edo 200 €-tik gorako erosketetarako…) Zure fakturazioan ez du eraginik izango, salmetaren zenbateko osoa txartelarekin egiten dituzun gainerako salmenten modu berean kobratuko baituzu.

Bezeroek, bestalde, erosketak nola zatikatu nahi dituzten aukeratu dezakete: 3, 6, 9 edo 12 hilabeteko epetan, beti ere, hileko kuota bakoitzaren zenbatekoa gutxienez 20 eurokoa bada, eta kreditu-txartelaren kontratuan erakunde jaulkitzailearekin hitzartutako baldintzak aplikatuko zaizkio. Gogoratu, ez duzula inolako kostu edo arrisku gehigarririk ordaindu beharko.

Hauek dira zure bezeroek emango dituzten urratsak, besterik gabe!

  • captacion-prestamo-1

    Ordaindu

    Ordainketa kreditu-txartelarekin egin eta PINa sartzerakoan, bezeroak aukeratu ahal izango du zenbateko osoa ordaintzea edo ordainketa zatikatzea.

  • captacion-prestamo-2

    Geroratu

    Bezeroak ordainketa zatikatzea erabakitzen badu, STan aukeratu ahal izango du: 3, 6, 9 edo 12 hilabetean ordaintzea.

  • captacion-prestamo-3

    Baieztatu

    Bukatzeko, eragiketa baieztatu beharko dute. Hauxe bezain erraza! Izapidetzerik gabe!

Hala ere zalantzak badituzu... Jarraitu irakurtzen!

  • Zer egin behar dute zure bezeroek erosketak zatikatzeko?

    Bezeroek egin behar dutena da, txartela jaulki dien erakundeak aktibatutako kreditu-tdxartelaren bidez ordainketa prozesua hasi behar dute, PINa sartu, eta STaren jarraibideak jarraitu. Bezeroaren txartelak plazox zerbitzua aktibatuta badauka, ordainketa zatikatzeko aukerak agertuko zaizkio eta momentu horretan aukeratu ahal izango du ordainketa zatikatu nahi duen edo ez, eta zenbat epetan.

  • Zer egin behar duzu "plazox" zerbitzua gaitzeko?

    Ez duzu ezer ere egin behar. Ordainketa berandutzeko zerbitzua gaitutako dago jada STan. Plazox zerbitzua aktibatuta duten bezeroek, beren ordainketak zatikatu ditzakete nahi badute.

  • Bezeroak izapidetzeren bat egin behar du edo onespenen bat eman behar du?

    Bezeroak ez du inolako izapidetzerik egin behar, ez du inolako formulategirik bete behar, eta ez du inolako onespenik eman behar. STaren jarraibideak onetsi behar ditu bakarrik.

Informazio gehiago

Plazox-ekin zatikatu daitekeen zenbateko txikiena zure negozioaren sektorearen araberakoa izango da:

  • 60€ gutxienez bidaia-agentzietarako, hoteletarako, bidaiari-garraiorako, bitxi-dendetarako, ibilgailuen alokairurako, aisialdirako eta ikuskizunetarako, posta/telefono bidezko salmentarako eta txikizkako merkataritzarako.
  • 100€ gutxienez elikadura eta supermerkatu, gasolindegi, farmazia, drogeria eta jatetxeetarako.

Gainera, zerbitzu honetatik kanpo geratzen dira jarduera hauek dituzten establezimenduak: kasinoak, karitatea, masajeak eta saunak, telefonia-kargak, zenbateko txikiko sektoreak, artatu gabeko terminalak eta autobideak.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK