Menu
  • ico-cualquier-tpv-plazox

    Staren bidez

    Kreditu-txartelarekin ordaintzen duten bezeroek erabaki ahal izango dute erosketak plazox zerbitzuaren bidez zatikatu nahi dituzten. STarekin egin ahal izango dute, edozein bankutakoak direla ere.

  • ico-instantaneo-plazox

    Berehalakoa

    Berehalako finantzaketa, izapiderik gabe. Zuretzako kosturik eta arriskurik gabe!

  • ico-fraccionar-compras-plazox

    12 hilabetera arte

    Zure bezeroek 3, 6, 9 edo 12 hilabetetan zatikatu ahal izango dituzte erosketak.

Epeka ordaintzeko aukera eskainiz gero, zure salmentak handituko dira!

Orain arte ABANCA txartelarekin egindako erosketak zure saltokiko terminaletik finantzatzeko aukera izan duzu, baina hemendik aurrera Espainiako edozein bankutako txartelekin egindakoak ere finantzatu ahal izango dituzu! ABANCAko STak plazox zerbitzua du instalatuta. Tresna honen bidez bezeroen ordainketak zatikatu ashal izango dituzu, zure negoziorako arriskurik hartu gabe eta kosturik gabe. Bezero bakoitzak bere gain hartuko du kostua, kreditu-txartela jaulki duen erakundearekin hitzartuta dituen baldintzen arabera.

Inoiz ez da hain erraza, azkarra eta ekonomikoa izan kreditu-txartelekin ordaintzen duten bezeroei finantzaketa ematea, izapiderik eta bitartekorik gabe! Gainera, ABANCAren ST Birtualarekin ere plazox zerbitzuaren bidez finantzaketa eskaini ahal izango duzu.

Zer da onena? Plazox zerbitzuak eguneko 24 orduetan dago eskuragarri, asteko 7 egunetan. Ezer egin beharrik gabe! Ordainketak zatikatzeko plazox zerbitzua STan instalatuta dago jada, eta bezeroei eskaini ahal ziango zaie, baldin eta txartela jaulki duen erakundeak zerbitzu hori kreditu-txartelean aktibatu badu. Bezeroek erosketak nola eta noiz zatikatu erabaki ahal izango dute.

*plazox** zerbitzuaren bidez, 60 eurotik gorako edozein erosketa zatika daiteke, baina, gutxieneko zenbateko hori 500 eurora arte handitu dezakezu, zure negozioaren beharren arabera (eta plazox zerbitzuaren bidez finantzaketa eskaini ahal izango duzu 250 edo 200 eurotik gorako erosketetarako). Ez dio fakturazioari eragingo, salmentaren zenbateko osoa txartelarekin egiten dituzun gainerako salmenten modu berean kobratuko baituzu.

Zure bezeroek erosketak zatikatzeko modua aukera dezakete, 3, 6, 9 edo 12 hilabeteko epeetan, eta erakunde jaulkitzailearekin kreditu-txartelaren kontratuan hitzartutako baldintzetan. Gogoratu: zuk ez duzu kostu edo arrisku gehigarririk hartu beharko.

Hona hemen zure bezeroek jarraituko dituzten urratsak:

  • captacion-prestamo-1

    Ordaindu

    Kreditu-txartelarekin ordaintzean, eta PINa sartu ondoren, bezeroek zenbateko osoa ordaintzea edo ordainketa zatikatzea aukeratu ahal izango dute,

  • captacion-prestamo-2

    Geroratu

    Bezeroak ordainketa zatikatzea erabakitzen badu, 3, 6, 9 edo 12 hilabetetan ordaintzea aukeratu ahal izango du STan.

  • captacion-prestamo-3

    Egiaztatu

    Amaitzeko, eragiketa egiaztatu besterik ez dute egin beharko. Erraz-erraz, izapiderik gabe!

Oraindik zalantzak badituzu... Jarraitu irakurtzen!

  • Zer egin behar dute bezeroek erosketak zatikatzeko?

    Bezeroek zerbitzu honetarako gaitutako txartelarekin ordaindu besterik ez dute egin beharko, PINa sartu eta STaren argibideei jarraitu. Txartelak plazox zerbitzua aktibatuta badu, zatikatzeko aukerak erakutsiko zaizkio, eta une horretan erabaki ahal izango du zatikatu nahi duen ala ez eta zenbat epetan.

  • Zer egin behar duzun plazox zerbitzua aktibatzeko?

    Ez duzu ezer egin behar. Ordainketak zatikatzeko zerbitzua STan aktibatuta dago jada. Nahi izanez gero, bezeroek ordainketak zatikatu ahal izango dituzte, baldin eta beren bankuek plazox zerbitzua txartelean aktibatu badute.

  • Bezeroak izapideren bat egin behar du edo onespenen bat behar du?

    Bezeroak ez du izapiderik egin behar, ez galdetegirik bete behar, ezta onespenik jaso behar ere. Baimena eman baino ez du egin behar, STaren argibideei jarraituz.

Más información

El importe mínimo que se puede faccionar con plazox variará en función del sector de actividad de tu negocio:

  • Importe mínimo de 60 € para agencias de viajes, hoteles, transporte de viajeros, joyerías, alquiler de vehículos, ocio y espectáculos, venta por correo/teléfono y comercio minorista.
  • Importe mínimo de 100€ para alimentación y supermercados, gasolineras, farmacias, droguerías y restaurantes.

Además, están excluidos de este servicio establecimientos cuya actividad sea: casinos, caridad, masajes y saunas, recargas de telefonía, sectores de bajo importe, terminales no atendidos y autopistas.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK