
Delivery, ecommerce edo modu tradizionala: saltzen laguntzen dizugu
Mezu bidezko ordainketak, ST birtuala, web bat sortzeko laguntza… Deskubritu ezazu zer laguntza eman ahal dizugun.
Delivery, Ecommerce edo merkataritza tradizionala: negozio bat baduzu, edozein motatakoa dela ere, ABANCAk lagundu nahi eta ahal dizu. Hainbat tresna jartzen ditugu zure eskura, saltzeko modua erosoa, erraza eta, batez ere, segurua izan dadin.
Ez duzu ezagutza edo teknologia aurreraturik behar, ezta web orrien inguruan ere, gaur bertan zure negozioaren salmentak handitzen dituzten hobekuntza txiki batzuk egin ahal izateko. Hori da garrantzitsuena. Interesatzen zaizu!

Urrutiko salmenta eta ordainketa seguruak zure negoziorako
-
Web gunerako edo delivery-rako ordainketak
Kobratu zure produktuak edo zerbitzuak urrutitik, modu erraz eta seguruan eta ezagutza teknikorik behar gabe.
-
ST birtuala: web, e-mail edo mezua
Urruneko salmentak egiteko berdin du web gunerik duzun ala ez. Gure ST Birtuala zure ecommerce-an integratzen da eta zure bezeroei urrunetik kobratzea ahalbidetzen du, merkataritza elektronikoko plataforma bat izan behar gabe. E-mail edo WhatsApp bidez esteka bat bidali ahalko diezu ordainketa datuekin eta beren urruneko erosketak txartelarekin ordaindu ahal izango dituzte.
-
ST eramangarria
GRPS ST eramangarrien hainbat modelo ditugu, nahi duzun lekura eramateko. Aukera ezazu kobrantzak non eta noiz egin. Gure STa ezin hobea da etxez etxeko salmentetarako, produktuak entregatzen dituzunerako edo zure zerbitzu profesionaletarako.
-
-
Ordainketa fisiko segurua eta kontakturik gabea
Erosotasuna, azkartasuna eta segurtasuna dira contactless ordainketaren arrakastaren arrazoi nagusiak.
-
Contactless ordainketak: txartelarekin edo mugikorrarekin
Gaur egungo finantza-txartel gehienek contactless teknologia erabiltzen dute. Ordaintzerakoan saihes ezazu, mesedez, zure bezeroek eskudirutan ordaintzea, behar-beharrezkoak ez diren kontaktuak murrizteko. Zure beren contactless txartelarekin zein gure ordainketa mugikorreko zerbitzuekin ordaindu ahal izango dute: Apple Pay edo Google Pay.
-
Ordaindu PIN gabe 50 eurotara arte
Txartelarekin eta PINa sartu gabe egin ditzakezun ordainketen zenbatekoa handitu dugu: 20 eurotik 50 eurotara. Horrela, saltokietan salmentak kontakturik gabe egitea ahalbidetuko da. Zerbitzu hau koronabirusak eragindako ezohiko neurriak indarrean daduden bitartean mantenduko da.
-
-
Oraindik ez duzu e-commercerik?
Aurreztu ezazu % 20 zure online denda sortzean ABANCAren bezero izateagatik.
-
Sor ezazu zure online denda
Gure bezeroetako askok Instagram bezalako sare sozialen bitartez saltzen dituzte beren produktuak. Aukera gehiago behar izanez gero eta azkenean zure saltoki elektronikoa irekitzea erabaki baduzu, ABANCAko bezero izateagatik eta Pablin enpresa teknologikoarekin dugun hitzarmenari esker, % 20ko beherapena izango duzu zure online denda sortzeko. Gainera gure ST birtuala konfiguratu ahal izango duzu txartel bidezko erosketetarako.
-
-
Saldu ezazu gehiago, zure bezeroak finantzatuz
Biderka itzazu salmentak ordainketak zatituz eta eskain iezaiezu epeka ordaintzeko aukera zuk hautatutako bezeroei.
-
EPEKA
ABANCAko EPEKA erosketa zerbitzuarekin, zure bezeroei aukera eman ahal izango diezu, beren erosketak finantza ditzaten. Azakarra, erraza eta oso ekonomikoa da. Zure salmentak handituko dituzu zuretzat eta zure bezeroentzat oso onuragarria izango den modu batean.
-