ABANCAko zein bulegotan hartu naiteke arratsaldez?
-
ABANCAko zein bulegotan hartu naiteke arratsaldez? Guztietan, neguko ordutegian (irailaren 16tik ekainaren 14ra), astelehenetik ostegunera, aurrez hitzordua eskatuta eta kudeaketa komertzialetarako bakarrik, hala nola kontuak, maileguak eta abar eskatzeko, arratsaldeetan ez baitugu kutxako ordutegirik.
Aurretiko hitzordua eskatzeko, deitu 900 815 200 telefono-zenbakira, eta adierazi zergatik, zein bulegotara eta zein ordutan joan nahi duzun. Eskudiruzko eragiketarik egin behar baduzu, gure kutxazainak dituzu erabilgarri eguneko 24 orduetan.
Eta kudeaketa profesionalak zure enpresa-bulegoarekin egiten badituzu, gogoratu ordutegi desberdina duela: neguan, astelehenetik ostegunera, 8:15etik 17:00etara, eta ostiraletan, 8:15etik 14:15era. Udan, ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:15era.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/abancako-zein-bulegotan-hartu-naiteke-arratsaldez