Cuenta Clara bat baldin badut, adierazi didazue ezin ditudala "eragiketak leihatilan egin". Zer esan nahi du horrek zehazki?
-
Cuenta Clara bat baldin badut, adierazi didazue ezin ditudala "eragiketak leihatilan egin". Zer esan nahi du horrek zehazki? “Eragiketak lehiatilan egitea” aipatzen dugunean, bulego batetik diru sarrerak, itzulketak, transferentziak edo intsuldaketak egiteaz ari gara. Diru sarreren edo itzulketen kasuan, bulego batera etor zaitezke, penalizaziorik jarri gabe, zenbatekoa 600 eurotik gorakoa baldin bada.
Ikusten baldin badugu gure bulegoetan bi hilabetetan jarraian horrelako eragiketak egiten dituzula (hileko ikuskapenak hil bakoitzaren hirugarren egun baliodunean egiten dira, itxi berri den aurreko hileko eragiketak ikusita), zure Cuenta Clara bertan behera geratuko litzateke, eta kontua kontu korronte estandar baten baldintzak izatera pasatuko litzateke. Kontu korronte estandarrak administrazio eta mantentze komisioak ditu, eta txartel eta transferentzietarako ez ditu Cuenta Clararen gainerako abantailak, komisioak izatera igaroko baitira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/cuenta-clara-bat-baldin-badut-adierazi-didazue-ezin-ditudala-eragiketak-leihatilan-egin-zer-esan-nahi-du-horrek-zehazki