Cuenta Clara bat online irekitzeko, bizilekua Espainian izan behar duzu eta 18 urte baino gehiago izan behar dituzu. Ez da beharrezkoa zure nomina helbideratzea Cuenta Clararen ab
-
Cuenta Clara bat online irekitzeko, bizilekua Espainian izan behar duzu eta 18 urte baino gehiago izan behar dituzu. Ez da beharrezkoa zure nomina helbideratzea Cuenta Clararen ab Ez da beharrezkoa zure nomina helbideratzea Cuenta Clararen abantaila guztiez gozatzeko; baina egiten baduzu, gure promozioez balia zaitezke. Gogoan izan: onura horretaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa da nomina helbideratu ondoren zure Cuenta Clarara gutxienez zure lehen diru sarrera iristea.
Bezero egitea oso erraza da, % 100 online, eta 10 minutu besterik ez duzu beharko. Ahalik eta bizkorren egin ahal izateko, eskura izan behar dituzu zure nortasun agiria (NAN edo AIZ), zure telefono mugikorra, eta zure jarduera ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentu bat (nominaren kopia, PFEZ aitorpena, Gizarte Segurantzako lan bizitza, edo ikasle txartela, adibidez). Bukaeran, selfie bideo bat egingo dizugu zu identifikatzeko. Ziurta ezazu zure gailuak kamera duela edo, bestela, amaitzera bulego batera etortzeko aukera izango duzu.
Ez kezkatu, pausoz pauso gidatuko zaitugu, kontratazio formularioan aurrera egiten duzun eran.
Aseguruen Tarifa Finkoa Cuenta Clararekin kontratatzen da, eta ez du inolako kosturik zuretzat; horrela, egunen batean ABANCArekin aseguru bat kontratatzen baduzu, 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN: % 0; UTB: % 0). Erosoagoa da, ezta?
Kontuan izan ezazu produktu honen onarpena erakundearen arrisku analisiaren mende dagoela; horregatik, kontratatzean adierazten da aztertzen ari direla.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/cuenta-clara-bat-online-irekitzeko-bizilekua-espainian-izan-behar-duzu-eta-18-urte-baino-gehiago-izan-behar-dituzu-ez-da-beharrezkoa-zure-nomina-helbideratzea-cuenta-clararen-ab