Etxebizitzaren % 100 finantza diezadakezue?
-
Etxebizitzaren % 100 finantza diezadakezue? Ohikoena, gehienez, zenbateko hauetan txikiena den zenbatekoaren % 80 finantzatzea da: hipotekatzeko etxebizitzaren tasazio-balio eguneratua, edo hura ordainduko duzun prezioa.
% 100 finantzatzeko hipotekaren gaineko analisi gehigarri bat egin beharko litzateke: etxebizitzaren ezaugarriak aztertuko genituzke, zure egoera ekonomikoa eta zure familia-unitatearena aztertuko genuke, eta zein beste berme eskain ditzakezun kontuan izango genuke (adibidez, abal-emaile gehiago edo hipoteka-berme gehigarriak izan ditzakezun). % 80 baino gehiago eskatzeak mailegua emateko probabilitatea murriztu dezake.
Edozein kasutan, zure kasu zehatza zure bulegoan aztertzea gomendatzen dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/etxebizitzaren-100-finantza-diezadakezue