Gauza bera al dira kreditua eta mailegua?
-
Gauza bera al dira kreditua eta mailegua? Arrunki hitz egiten dugunean sarritan sinonimoak bailiran hitz egiten badugu ere, egiaz bankuko lengoaia espezializatuan kreditua eta mailegua apur bat ezberdinak dira.
Mailegu batean ABANCAK diru kopuru jakin bat ematen dizu aldi bakarrean, epe jakin baterako, eta zuk diru hori eta interesak adostutako epe edo kuotetan (hilero, hiru hilean behin, etab.) itzultzeko konpromisoa hartzen duzu. Ordaintzen duzun kuota bakoitzak bi kontzeptu ditu berekin: eskatu duzun kapitalaren itzulketa edo amortizazioa, eta oraindik itzuli ez duzun kapitalaren ondorioz sortu diren interesak. Kuota guztiak amaitzen dituzunean mailegua ezeztatutzat joko da eta eragiketa likidatuta egongo da.
Kredituaren funtzionamenduak antza gehiago du kontu korronte batekin, baina berezitasun batekin, hots, dirua zure eskura ipini dela zure finantza-premiak betetzeko, ezarrita dagoen mugara arte. Kreditu batean ez zaizu diru guztia aldi bakarrean ordaintzen, baizik eta ABANCAK kopuru partzialak helaraziko dizkizu pixkanaka, behar duzun heinean. Baina interesak soilik egiaz erabili duzun kopuruaren gainean kobratuko zaizkizu. Edozein modutan, zenbait kreditutan, era berean, komisio bat ordaindu beharko duzu erabiltzen ez duzun baina erabilgarri duzun diruagatik.
Arrazoi hori dela medio, mailegu baten kostua hasiera batetik zein den badakizun arren, kreditu baten kostua ABANCAK kreditua likidatzen duenean soilik jakingo duzu, normalean hiru hiletik behin. Kredituaren beste abantaila bat da epe jakin batekin onar badaiteke ere, epe horren amaierara iristean berritu egin daitekeela edo, are, areagotu. Hori normalean enpresek beren diru-zaintzako premiak betetzeko erabiltzen duten finantza-produktu bat da, eta haren erabilera oso gutxi hedatuta dago bezero partikularren artean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/gauza-bera-al-dira-kreditua-eta-mailegua