Heriotza-ziurtagiria
-
Heriotza-ziurtagiria Erregistro Zibilak igorritako dokumentu ofiziala, pertsonaren heriotza ziurtatzekoa. Ziurtagiri hori edozein herritarrak eska dezake. Hauek dira eskatzeko moduak:
- Presentziazko moduan, interesduna pertsonalki hildakoa inskribatuta dagoen Erregistro Zibilera bertaratuz, ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren N.A.N. agiria helaraziz.
- Postaz, Erregistro Zibilera gutun bat igorriz, izena eta ziurtagiria bidaltzeko posta helbide bat adierazita. Eskaeran datu hauek adierazi beharko dira:
- Ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren izen-abizenak eta N.A.N. agiria.
- Hildakoaren izen-abizenak eta heriotzaren leku eta data.
- Behar den ziurtagiri mota (normalean literala).
- Telefono-zenbakia daturen bat argitu beharko balitz harremanetan ipintzeko.
- Internet bidez, www.mjusticia.gob.es webgunetik
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/heriotza-ziurtagiria