Kontakturik gabeko teknologia segurua al da?
-
Kontakturik gabeko teknologia segurua al da? Kontakturik gabeko txartelekin egiten diren ordainketak % 100ean babestuta daude iruzurraren aurka eta seguruak dira txiparen irakurketarekin egiten baitira oraindik, nahiz eta txartela ez sartu. PIN kodea teklatu bidez sartu beharko duzu 20 eurotik gorako eragiketetan. Kontakturik gabeko txartelek txip eta PIN bidezko txartelen segurtasun eta babes maila bera eskaintzen dute.
Segurtasunagatik, kontakturik gabeko sistema desaktibatuta egongo da PIN bidez zure lehendabiziko transakzioa egiten duzun arte.
Gainera, teknologia horrek badu beste abantaila bat, hots, ordainketa egitean txartela entregatu behar ez duzunez, une bakar batean ere ez duzu begien bistatik galtzen.
PIN koderik gabeko eragiketa bat egiteko (20 eurotik beherakoa) beharrezkoa da beti:
Kontakturik gabeko terminala beti aktibo egotea.
Artatzen zaituen pertsonak zenbatekoa teklatu bidez adieraztea
Txartela terminaletik 2 zentimetro baino gutxiagora geldi mantentzea txiparen irakurketa gauza dadin.
Txiparen irakurgailua terminalean kopuru jakin bat sartzen denean aktibatzen da soilik, eta itxarote egoerara itzultzen da salmenta amaitu bezain pronto. Itxarote egoera horretan irakurgailuak sekula ez dezake kobrantzarik egin. Beraz, sekula ez dizute ezer kobratuko nahigabean txartela terminal batera hurbiltzen baldin baduzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/kontakturik-gabeko-teknologia-segurua-al-da