Nire banku elektronikoarekin jardun nahi dut, baina atzerrian nago eta ez dut SMS mezua jasotzen, nola egin dezaket?
-
Nire banku elektronikoarekin jardun nahi dut, baina atzerrian nago eta ez dut SMS mezua jasotzen, nola egin dezaket? Zure banku elektronikoarekin konektatu edo jarduteko zailtasunak baldin badituzu, sarbiderako SMS mezua eta sinadura jasotzen ez dituzulako, zera egin dezakezu:
- Instalatu banku mugikorreko aplikazioa. Eragiketa ohikoenak egin ahalko dituzu zure smartphone gailuan ABANCAKO banku mugikorreko aplikazioarekin. Instalatzeko SMS mezua iristen ez bazaizu, sakatu 'Deituko zaitugu' aukera. Bertan instalazioa amaitzeko gakoa diktatuko dizugu.
- Behin banku mugikorreko aplikazioa instalatuta, SMS mezu bat bidali beharrean, jakinarazpen bat igorriko dizugu zure mugikorrera eta, are, gakoa zure telefonoan sortu ahalko duzu une horretan datu konexiorik ez baldin baduzu.
SMSa jaso gabe jarraitzen baduzu, 900 815 522 telefono-zenbakira dei diezagukezu (edo
+34 981 910 522 zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu)Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nire-banku-elektronikoarekin-jardun-nahi-dut-baina-atzerrian-nago-eta-ez-dut-sms-mezua-jasotzen-nola-egin-dezaket