Nire Zu Visan, nola intsualda dezaket dirua txarteletik kontura?
-
Nire Zu Visan, nola intsualda dezaket dirua txarteletik kontura? Zure txarteletik zure kontura edozein unetan intsualda dezakezu dirua, kontratazio-prozesuan zehar edo beranduago Urruneko bankuaBeste webgune batera birbideratuko zara erabiliz (banku elektronikoa, mugikorra edo telefono bidezkoa). Intsualdaketan gehien komeni zaizun zenbatekoa hauta dezakezu, zure txarteleko kredituaren mugara iritsi arte. Mugara arte guztia zure kontua intsualdatzen baldin baduzu, ez duzu saldo erabilgarririk izango eragiketa gehiago egiteko zor hori ordaintzen joaten zaren arten, aurreikusitako hileroko ordainketen arabera edo doako amortizazio aurreratuen bidez.
Oso erosoa da, paperik egin gabe, eta izapide gehigarririk gabe, eta nahi duzun ordainketa modua hauta dezakezu. Kuota finkoko ordainketa hautatzen baldin baduzu, hilero zuk hautatzen duzun kopurua ordainduko duzu. Kopuru horrek adieraziko du intsualdatutako kopurua eta interesak itzultzeko beharrezkoa den epea. Kuota finkoarekin ordainduz erosketa gehiago egin, eskudirua atera edo intsualdaketa gehiago egiten baldin badituzu, hilero zenbateko berdina ordaintzen jarraituko duzu, baina denbora gehiago beharko duzu metatutako zorra ordaintzen joateko. Halaber, doako amortizatu aurreratuak egin ahalko dituzu. Horrela, epe hori murriztu egingo duzu. Kuota finkoko zenbatekoa nahi bestetan alda dezakezu eta inolako kosturik gabe.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nire-zu-visan-nola-intsualda-dezaket-dirua-txarteletik-kontura