Nola aktibatu dezaket nire txartel berria edo berritu berri didaten txartela?
-
Nola aktibatu dezaket nire txartel berria edo berritu berri didaten txartela? Oso erraz; txartel berria jaso baduzu eta eskura baduzu, lau modutara aktiba dezakezu.
- ABANCAren app-etik. Sartu app-ean, zoaz txartelen atalera, eta hautatu txartela aktibatzeko aukera. Zenbait datu eskatuko dizkizugu, hala nola CVV gakoa. Esteka honen bidez ere aktiba dezakezu.Beste webgune batera birbideratuko zara
- Banka elektronikotik, abanca.com gunean. Sartu Bezero-gunean, zoaz txartelen atalera eta eskatu txartela aktibatzeko. Txartela aldean izan behar duzu. Izan ere, zenbait datu eskatuko dizkizugu, hala nola CVV gakoa.
- ABANCAko kutxazain batean. Sartu txartela eta egin edozein eragiketa, txartelarekin batera eman genizun PINa sartuta.
- Horrela, aktibatuta geratuko da. Bestela, deitu 900 815 523 telefonora (edo +34 981 179 625 telefonora, atzerritik deitzen badiguzu). Zeure burua identifikatzeko, kontuari eta txartelari buruzko datuak eskatuko dizkizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-aktibatu-dezaket-nire-txartel-berria-edo-berritu-berri-didaten-txartela