Nola aktibatzen da zor-txartelak babesteko asegurua?
-
Nola aktibatzen da zor-txartelak babesteko asegurua? Asegurua automatikoki aktibatzen da zure zor-txartela lehen aldiz erabiltzean. Gogoratu estaldura hori eraginkorra izan dadin, aldez aurretik primaren zenbatekoa ordaindu behar dela.
Kontuan izan aseguru honek itxaronaldia (karentzia) duela; hau da, epe batzuk igaro behar dira kontratatzen duzunetik estaldura erabili ahal izan arte:
- Langabezia: 60 eguneko itxaronaldia.
- Gaixotasunagatiko Aldi baterako Desgaitasuna edo Ospitaleratzea: 30 eguneko itxaronaldia.
- Istripuagatiko Ospitaleratzea: ez du itxaronaldirik.
Gainera, prestazioa kobratzeko, gutxieneko iraupen bat bete behar duzu (hau da, egoerak denbora jakin batean iraun behar du): gutxienez 60 egun jarraian langabezian edo desgaitasun-egoeran, edo 15 egun ospitaleratze-kasuetan.
Kontratua bertan behera utzi nahi baduzu, kontsultatu hemen zer egin behar duzun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-aktibatzen-da-zor-txartelak-babesteko-asegurua/