Nola amortiza dezaket eragiketa bat ni Zu txartelarekin?
-
Nola amortiza dezaket eragiketa bat ni Zu txartelarekin? Zu txarteleko zorra likidatu nahi baldin baduzu, hala hil bukaeran egiten den ordainketa nola epekako ordainketa izan, zuzenean egin dezakezu, banku mugikorreko aplikazio bidez edo banku elektronikoan.
Banku mugikorrean urrats hauek jarraitu beharko dituzu:
- Hautatu Zu txartela Txartelak atalean.
- Lokalizatu eragiketa Mugimenduen erlaitzean.
- Kudeatu botoiarekin, zure eragiketak ordaintzeko modu gisa hil amaierakoa hautatuta baldin badu amortizatu egin nahi duzula eta aplikatzeko kopurua baino ez dituzu adierazi behar. Hori izan daiteke zor guztia edo soilik zati bat.
- Eta Kudeatu botoi horrekin, zure eragiketak ordaintzeko beste modalitate bat baldin badu (adibidez, 3, 6, 9, 10 edo 12 hilabeterako geroratze bat edo kuota finkoko geroratze bat), lehenik eta behin ordaintzeko modua aldatu eta hil amaierako modalitatera pasa behar duzu; ondoren amortizazioa aurreko puntuan adierazi berri dizugun eran egin beharko duzu.
- Gogoan izan, amortizazio partzial bat egiten baldin baduzu, kuotak murriztu egingo dizkizugula, baina ez dizkizugu geroratze hileak murriztuko, modu erosoenean ordaintzen jarrai dezazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-amortiza-dezaket-eragiketa-bat-ni-zu-txartelarekin