Nola baliogabe dezaket beste banku batera egindako diru-bidalketa bat?
-
Nola baliogabe dezaket beste banku batera egindako diru-bidalketa bat? App edo banka elektronikoz beste pertsona bati egin diozun diru-bidalketa edo transferentzia bat deuseztatu nahi baduzu, hainbat modutara konpon daiteke, eragiketa motaren arabera.
- Dirua beste banku batera bidali bada (transferentzia arrunta), deituiguzu lehenbailehen telefono bidezko banka-zerbitzura, gakoak aldean dituzula, 981 179 600 zenbakira (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara). Transferentzia oraindik bankutik atera ez bada, bertan behera utz dezakegu. Dagoeneko bidali bada, itzulketa-eskaera bat egin diezaiokegu hartzailearen bankuari.
- Dirua ABANCAren beste kontu batera bidali bada, izapide bat egin behar da, onuradunak itzulketa baimendu dezan. Dena den, beste pertsonarekin zuzenean hitz egitea duzu konponbiderik bizkorrena, eta zenbatekoaren itzulketa adostea.
- Berehalako diru-bidalketa bat bada (berehalako transferentzia), ezin da deuseztatu, dirua berehala iristen baita. Kasu horretan, zuzenean jarri beharko duzu harremanetan onuradunarekin, eta zenbatekoa itzultzeko eskatu.
Aitzitik, transferentzia bulego batean egin baduzu, zoaz sukurtsal horretara bertara, eskaera
kudeatzera.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-baliogabe-dezaket-beste-banku-batera-egindako-diru-bidalketa-bat