Nola egin dezaket nazioarteko transferentzia bat?
-
Nola egin dezaket nazioarteko transferentzia bat? Nazioarteko transferentziatzat hartzen dira SEPA eremukoak ez diren herrialdeetara egindako guztiak. SEPA eremua euro monetarekin jarduten duten 34 herrialdek osatzen dute: Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeak gehi Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Suitza, Monako eta San Marino.
Nazioarteko transferentzia bat egin dezakezu zure banku elektronikotikBeste webgune batera birbideratuko zara eta banku mugikorretik. Gogoan izan transferentzia horiek egiteko, onuradunaren datuak ez ezik, banku hartzailearen BIC edo SWIFT kodea sartu behar duzula. Nazioarteko transferentzien zenbatekoa 50.000 €tik beherakoa izan behar da (edo haren kontrabalioa dibisetan). Gastuak agindu-emailearen eta onuradunaren artean partekatzeko dira. Euroz aparteko monetan egiten diren eragiketak 08:30 eta 17:00 bitartean igorri behar dira.
Nahiago izanez gero, zure nazioarteko transferentzien aginduak eman ditzakezu telefono bidezko bankuko zure gakoekin 981 17 96 00 telefono-zenbakira deituta (edo +34 981 17 96 00 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu) astelehenetik ostiralera 08:00-22:00 bitartean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-egin-dezaket-nazioarteko-transferentzia-bat