Nola funtzionatzen du geroago ordaintzeko zerbitzuak?
-
Nola funtzionatzen du geroago ordaintzeko zerbitzuak? Geroago ordaintzeko zerbitzuak aukera ematen dizu ordaindu dituzun gastuen dirua zure kontuan berreskuratzeko eta zuri gehien komeni zaizun erritmoan itzultzeko. Horretarako, ABANCAren kreditu-txartel bat eta banka mugikorreko app-a eduki beharko dituzu. Zer egin behar duzun azalduko dizugu.
- Ireki zure app-a, eta aukeratu zer kontutan izan nahi duzun diru hori.
- Egin klik Eragiketak > Geroago ordaindu aukeran, eta hautatu zer kreditu- txarteletatik atera nahi dituzun funtsak. Kontuaren mugimenduetan ikusiko duzu bannerrean klik eginez ere sartu ahal izango zara.
- Aukeratu itzuli nahi duzun zenbatekoa –kreditu-txartelean erabilgarri dagoenaren araberakoa izango da–, eta ordaintzeko modalitatea: epeka, kuota finkoko revolving-a, edo hil amaieran
- Begiratu dena zuzen dagoen, eta kito! Berehala izango duzu dirua zure kontuan.
Zerbitzu hau interesatzen bazaizu eta oraindik kreditu-txartelik ez baduzu, zure ABANCA app-ean kontrata dezakezu Txartelen menutik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-funtzionatzen-du-geroago-ordaintzeko-zerbitzuak