Nola kalkulatzen da app-ean nire inbertsioen posizio globala?
-
Nola kalkulatzen da app-ean nire inbertsioen posizio globala? ABANCAren app-eko Inbertsioen menuan, kontratatuta dituzun inbertsio-produktuak ageri dira, hala nola inbertsio-fondoak, errenta aldakorrekoak, errenta finkokoak, aurrezki-aseguruak eta pentsio-planak.
Zure produktuen posizioak agertuko dira, bai titularra zaren produktuena, bai baimendu gisa agertzen zaren produktuena eta bai jabe soil gisa agertzen zaren produktuena, baina, nahi izanez gero, hiru modalitate horietako bati dagozkionak bakarrik ikustea aukeratu ahal izango duzu. Posizioak dibisatan badaude, balioa eurotan kalkulatzeko, azken truke-tasa erabilgarria erabiliko da.
Posizioaren balorazioa online egiten da, azken likidazio-balioak edo merkatuan eskuragarri dauden azken saio-prezioak kontuan hartuta (argitaratuta ez badaude, arrazoizko balioa edo balio nominala erabiltzen da). Eragiketak izapidetzen ari badira, merkatuan oraindik itxi gabe (adibidez, gurutzatzeke dagoen erosketa-agindu bat edo pentsio-planen entitate kudeatzaileak egiteke duen eragiketa bat), Guztirako Laburpenean sartuko dira.
Biziarteko errenta-aseguruetan, kontratazioaren unean egindako hasierako ekarpena adierazten da. Aurrezki bidezko gainerako bizi-aseguruetan, ageri den datua bat dator zure kontratuan adierazitakoaren araberako zuzkidura matematikoarekin.
Gainera, kontuan izan honako hau:
- "ABANCAk kudeatutako" posizioei dagokienez, adituekin Zorroen Zerbitzu Diskrezionala erabiltzen ari dira; beraz, zerbitzu horri lotutako kontu korronteen saldoa ere sartzen da zure posizio globalean, ondare delegatuaren parte delako.
- "ABANCAren aholkularitza” jaso den posizioetan, aholkularitza-portfoliorako (inbertsio-fondoetarako, errenta aldakorrerako, errenta finkorako eta pentsio-planetarako) aholkularitza errekurrentearen zerbitzuari dagozkion posizioak soilik ageri dira.
- Inbertsioaren bilakaerari buruzko informazioan produktuaren errentagarritasun historikoa hartzen da kontuan, hau da, ez du zertan bat etorri zerbitzuari (ABANCAren kudeaketa nahiz ABANCAren aholkularitza) egotz dakiokeen errentagarritasunarekin, baldin eta zerbitzuan sartzeko unean edo ondorengo ekarpenetan inbertsio osoa edo haren zati bat aurretik egindako inbertsioetatik badator.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-kalkulatzen-da-app-ean-nire-inbertsioen-posizio-globala