Nola sor dezaket txartel birtual bat?
-
Nola sor dezaket txartel birtual bat? Txartel birtuala alta emateko, banka elektronikoko zerbitzua eta kreditu- edo zordunketa-txartela eduki behar dira. Txartel birtualak doakoak dira. Banka elektronikoaren ‘Txartelak’ > ‘Txartel birtuala alta eman’ edo mugikorreko aplikazioko ‘Txartelak’ > ‘Eragiketak egin’ > ‘Txartel birtualak’ sakatuta sor ditzakezu.
Ordaintzeko garaian, zure txartela birtualaren zenbakia, haren iraungitze-data eta txartela sortzean helarazten dizugun CVV kodea sartu behar dituzu.
Txartel birtual bat gezurrezko datuak dituen txartel bat da, erosketak Internetetik egiteko pentsatua, zure txartel fisikoaren egiazko datuak eman gabe. Nahi beste txartel sor ditzakezu. Beraz, egiten duzun erosketa bakoitzeko bat sortzea gomendatzen dizugu.
Txartel birtuala hilabete 1 edo 2 igarota iraungitzen da. Zuk aukeratzen duzun hori sortzerako garaian, eta ordainketa bat egiten duzunean soilik egiazko txartelean erabilgarri dagoena kontsumitzen du. Eragiketak zure egiazko txarteleko laburpenean ikusiko dituzu adierazita, ordainketa berau erabiliz egingo bazenu bezala. Halaber, muga murriztu eta txartela desagerraraz dezakezu dagoeneko behar ez duzunean. Hari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, behatu gure bloga.Beste webgune batera birbideratuko zara
Gogoan izan ezingo duzula txartel birtual bat erabili, baldin eta jatorrizko txartel fisikoa
iraungita badago edo dagoeneko txartel berria aktibatu baduzu, iraungitakoaren ordez.
Txartel birtualak unean bertan eta erosketa bakar bat egiteko erabiltzea gomendatzen
dizugu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-sor-dezaket-txartel-birtual-bat