Nolakoak izan daitezke kontu bateko titularrak?
-
Nolakoak izan daitezke kontu bateko titularrak? Kontu korronte eta aurrezki-kontu batzuetan titular mota jakin batzuei murriztapenak ezartzen zaizkie. Adibidez, badira enpresetarako kontu espezifikoak eta, aitzitik, badira soilik partikularrek, eta ez enpresek, ireki ditzaketen kontuak.
Gehienetan, kontuek titular edo titularkideugari izan ditzakete: horrela, zuetako ugarik kontu korronte bera parteka dezakezue: ondorio guztietarako kontua guztiona da, eta zuetako bakoitzaren ondasun modura zenbatzen da. Titularkide ugari izanez gero, aukera dezakezue horiek bereizigabeak izatea, hau da, bakoitzak kontuarekin aske jardutea, edo mankomunatuak izatea, eragiketak egiteko sinadura ugari izatea beharrezkoa delarik.
Gainera, baimenduak diren beste pertsona batzuk adierazi ditzakezu. Pertsona baimenduek kudeaketa kopuru eta mota jakin bat egin ahalko dute kontuetan, baina ez dira titular izango. Hau da, ez dira kontuaren jabedunak.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nolakoak-izan-daitezke-kontu-bateko-titularrak