Non atera dezaket nire dirua ABANCAko txartelekin?
-
Non atera dezaket nire dirua ABANCAko txartelekin? Dirua doan atera dezakezu zure ABANCA zordunketa-txartelarekin gure kutxazainLeiho berri batean irekiko da guztietan.
Gainera, sarea osatzen dugun erakundeon arteko akordio bati esker Euro 6000, Banco Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja Ingenieros, Euro Automatic Cash eta Banca March, ABANCAko bezero modura Espainiako 18.000 kutxazain baino gehiagotan atera ahalko duzu dirua. Horietan dirua atera ahalko duzu hilean 5 aldiz gehienez Galiziatik kanpo baldin bazaude eta seigarren ateratzetik aurrera 0,50 euroko kostu batekin Euro 6000 sarean, 0,55 euroko kostu batekin Bankinter eta Caja Ingenierosen, 0,60 euroko kostu batekin Caja de Arquitectosen eta Banca Marchen, eta 0,65 euroko kostu batekin Banco Sabadellen eta Euro Automatic Cash. Gainerako kutxazainetan kutxazainaren jabedun den erakundeak aplikatzen duen komisio bat kobratuko zaizu.
Kutxazain nazionaletan kutxazainaren jabedun den erakundeak aplikatzen duen komisioaren zenbatekoaren berri emango dizu eragiketa egin aurretik, kutxazainaren pantailan mezu bat agerraraziz, hura berretsi edo ezezta dezazun.
Gainera, gure ABANCA Zerbitzuen Programako premium mailan baldin bazaude, dirua doan atera ahalko duzu, inolako komisiorik ordaindu gabe (zentimo bakar bat ere ez), Galiziatik kanpo EURO 6000 sareaBeste webgune batera birbideratuko zara, Banco Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja Ingenieros, Euro Automatic Cash eta Banca March erakundeen arteko akordiora atxikita dauden 18.000 kutxazain baino gehiagotan, eta Espainiatik kanpoko kutxazain guztietan.
35 urte baino gutxiago baldin badituzu eta gure Tú NX txartelarenLeiho berri batean irekiko da abantailak baldin badituzu, ABANCAK ez dizu deus kobratuko dirua atzerrian ateratzeagatik hilean bost bider gehienez, ezta dibisaren aldaketaren ondoriozko komisioa ere.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/non-atera-dezaket-nire-dirua-abancako-txartelekin