Non ipini behar dut gailua? Eskularru-kaxan eraman dezaket?
-
Non ipini behar dut gailua? Eskularru-kaxan eraman dezaket? Gailua zure ibilgailuan instalatzea oso erraza da. Zure autoko aurrealdeko haizetakoaren barnean ipini behar duzu, ahal dela erdialdean, goran, eta goiko markotik 5 zentimetro ingurura
Ezingo duzu Via-T gailua eskularru-kaxan eraman, izan ere, ziurrenik antenaren eta gailuaren arteko komunikazioa ez litzateke egingo eta ez litzateke hesia irekiko. Kristal atermiko bat izanez gero, aurrealdeko beirateko erdialdeko atzeraispiluaren aldamenean dagoen eremu itzaltsuan instalatu behar duzu.
Furgonetetan erdialdean instalatu behar da, eta haizetakoaren posizioa kontuan izanik, bertikalki. Gailu hori ibilgailu arinetarako dago pentsatua, beraz, ibilgailu industrial bat baldin baduzu, ezingo da 3.500 kilotik gorakoa izan.
Edozein arrazoi dela medio zure Via-T gailua ez baduzu erabili nahi, gorde gailuarekin batera bidaltzen den metalezko kaxan, izan ere, seinalea inhibitzeko dago prestatua.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/non-ipini-behar-dut-gailua-eskularru-kaxan-eraman-dezaket