Zein gastu ditu mailegu batek?
-
Zein gastu ditu mailegu batek? Oso gutxi. Maileguaren aukera hautatzen baldin baduzu, soilik % 1,50eko irekiera-komisioa izango duzu, maileguaren hasieran ordainduko duzuna, behin bakarrik. Beste komisiorik ez.
VISA Clip txartelaren aukera hautatzen baldin baduzu zure 24 ordu Mailegurako, zeharo doakoak dira haren jaulkipena eta haren urteko mantenua. Ez duzu beste ezer ordaindu beharko VISA txartela eduki eta erabiltzeagatik. Halaber, doakoa da txartelaren kredituaren kargura zergak edo ordainagiriak ordaintzen baldin badituzu, baina haien baterako erabilerarekin lotutako zenbait komisio izango dituzu:
- 3 euro kobratuko dizkizugu txartel fisikoa aldatzeko edo bikoizketa bat egiteko eskatzen diguzun bakoitzean.
- Kutxazain batetik dirua ateratzen duzun bakoitzean edo beste kontu batzuetara edo diru-zorro txarteletara mugitzen duzunean, betiere, kreditura baldin bada, 4 euro kobratuko dizkizugu (edo % 4 mugitu edo ateratzen duzun kopurua 100 eurotik gorakoa baldin bada). Komisio hori 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera soilik aplikatuko da.
- VISA Clip txartelaren saldoabehatzen baldin baduzuABANCARENAK ez diren kutxazain edo bulegoetan 0,50 euro kobratuko dizkizugu hori egiten duzun bakoitzean.
- Euroa ez den moneta bat (dolarrak, liberak, etab.) erabiltzen duten atzerriko herrialdetako denda eta establezimendutan ordainketak egiten baldin badituzu, % 1,50 kobratuko dizugu dibisa-aldaketaren ondoriozko komisio kontzeptuan. Haatik, komisio hori ez da aplikatuko dirua herrialde horietako kutxazainetan ateratzen baldin baduzu (gogoan izan dirua ateratzeak, edonon, % 4ko komisioa dakarrela edo 4 eurokoa 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zein-gastu-ditu-mailegu-batek