Zer da arau proportzionala aseguruetan?
-
Zer da arau proportzionala aseguruetan? Arau proportzionala aseguratuta dituzun ondasunetan ezbeharren bat izanez gero, jasotzen duzun kalte-ordaina kalkulatzeko erabiltzen den formula bat da. Arau hori infraaseguru bat dagoenean aplikatzen da, hau da, zure etxebizitza edo zure ondasunak duten egiazko balioaren azpitiko zenbatekoan aseguratu dituzunean, adibidez, zure hileko kuotan gutxiago ordaintzeko aseguratutako ondasunen kalkuluan akatsa egiteagatik.
Hala gertatuko balitz, indemnizazioa kalkulatzeko aseguratu duzunaren eta ondasunen egiazko balioaren arteko aldea kontuan izango litzateke. Adibidez, zure etxebizitzaren egiazko balioa 60.000 eurokoa baldin bada eta 40.000 eurotan aseguratu baldin baduzu, eta ezbeharra gertatu eta soilik erdia suntsitzen baldin bada, 20.000 euro jasoko dituzu, 30.000 euro jaso beharrean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-da-arau-proportzionala-aseguruetan