Zer da gordailu bat?
-
Zer da gordailu bat? Gordailu bat banku-produktu bat da, non bankuari diru kopuru jakin bat uzten diozun denbora jakin batez gorde diezazun, eta trukean hobari bat eskuratzen duzu. Gordailu mota ugari daude, horietako bakoitza adosteko baldintzen arabera.
Epe finkoko gordailuetan kopuru jakin bat gordetzen duzu bankuan diru hori epea amaitu arte ez ateratzeko baldintzarekin, ez osorik, ez zati batean. Trukean interes batzuk jasotzen dituzu, horiek ere finkoak: zehatz-mehatz badakizu zenbat irabaziko duzun gordailuarekin eta noiz jasoko duzun irabazten duzuna. Gordailua, osorik edo zati batean, ateratzen baldin baduzu epe hori amaitu aurretik zigor bat jaso dezakezu, gordailuaren baldintzen arabera ezberdina.
Gordailu egituratu bat finantza-produktu bat da, non gordailu baten errentagarritasuna inbertsio batenarekin konbinatzen baituzu. Sartzen duzun diruaren zati bat epe finkoko gordailu batek bezala funtzionatzen du, errentagarritasuna ere finkoa izanik, eta beste zati batek hobariak sorrarazten dizkizu finantza-aktibo batek duen bilakaeraren arabera (burtsako indize bat, akzioen saski bat, konpainia zehatz baten akzioak, etab.). Zati aldakor horrek baldintzatzen du gordailuaren errentagarritasuna: errentagarritasun gehiago izango du aipagai den aktiborako aurreikusitako baldintzak betetzen baldin badira, edo errentagarritasun gutxiago izango du baldintza horiek betetzen ez baldin badira. Gerta liteke errentagarritasuna epe finkoko tarteak soilik sortzen duena izatea edo, are, gerta liteke galerak ekartzea. Horrenbestez, gordailu egituratuen errentagarritasuna zein den ezingo duzu jakin horien mugaegunera arte.
Gordailu bermatu bat normalean diru kopuru handietarako erabilgarri dagoen produktu bat da. Kapitalaren % 100era eta errentagarritasun jakin batera bermatu ohi da. Normalean epe luzerako inbertsioak izaten dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-da-gordailu-bat