Zer da IBAN zenbakia? Orain bi kontu zenbaki dituzu?
-
Zer da IBAN zenbakia? Orain bi kontu zenbaki dituzu? IBAN zenbakia kontu korrenteen kode identifikatzaile berria da. Aspaldidanik egon arren, duela zenbait hilabetetatik hona derrigorrezkoa da SEPA osoan. Bere funtzioa nazioarteko ordainketak erraztea da eta Europar Batasun osoan, Islandian, Suitzan, Liechtensteinen, Norvegian eta Monakon funtzionatzen du.
Orain lehengo kontu berdinak izaten jarraitzen duzue, baina apur bat ezberdinak diren bi zenbakirekin egin diezaiekezue erreferentzia (CCC, 20 digituz osatua) eta kode berria IBAN, aurrekoaren berdin-berdina, hasieran gaineratzen diren lau karaktere izan ezik: ES kodea (Espainia) eta bi kontrol-digitu. Edozein kontutan IBAN zenbakia zein den jakin nahi baldin baduzue araudi berri honen arabera, hau erabil dezakezue: conversor.
Pixkanaka, kontuko formatu zaharrak erabiltzeari utziko diogu, IBAN zenbakia erabiltzeko. Baina ez zaitezte kezkatu, izan ere, pixkanakako trantsizioa izango da eta erraza, eta ohartu ere ez zarete egingo. Zuen kontuetako IBAN zenbakia beha dezakezue Kontuak atalean banku elektronikoaBeste webgune batera birbideratuko zara barnean, edo, errazago, webgunean bertan: kontu-zenbakien bihurgailua.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-da-iban-zenbakia-orain-bi-kontu-zenbaki-dituzu