Txartel baten kreditu-muga zure kreditu-txartelarekin gehienez erabil dezakezun diru kopurua da. Erabiltzen duzun bakoitzean, kopuru hori ez duzula gainditu egiaztatuko dugu. Adibidez, 5000 euroko muga bat baldin baduzu eta zerbait erosi nahi baldin baduzu, gastatzen joan zaren hori ikusi behar dugu, hau da: erosketa horren aurretik jadanik erabili duzun saldoa. Horrela, saldo erabilgarria 5000 euro horietara iritsi arte geratzen dena izango da. Ondoren, hilero, zure kontuan kredituaren mugatik gora erabili duzunaren arabera eta hautatu duzun ordaintzeko moduaren arabera kobratuko dizugu.
Compártelo en... Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-da-txartel-bateko-kreditu-muga