Zer egin behar dut nire txartelean edo nire kontuan nik egin ez ditudan eragiketak agertzen badira?
-
Zer egin behar dut nire txartelean edo nire kontuan nik egin ez ditudan eragiketak agertzen badira? Txartelaren mugimenduetan zuk ezagutzen ez dituzun eragiketak detektatzen badituzu, berehalako neurriak har ditzakezu transakzio gehiago prebenitzeko. Txartela itzali beharko duzu app mugikorraren edo banka elektronikoaren bidez, etorkizunean harekin egin litezkeen eragiketak blokeatzeko.
Garrantzitsua da kontuan hartzea erosketa batzuek luze jo dezaketela prozesatzen, eta, horregatik, begiratu ezazu ea ezagutu ez dituzun horiek oraindik islatu gabeko eragiketa legitimoak diren.
Transakzioren bat zurea ez dela baieztatzen baduzu, urrats hauek egin ditzakezu zure aplikazio mugikorraren bidez, guri gorabeheraren berri emateko:
- Hautatu ezagutzen ez duzun mugimendua (bat edo batzuk)
- Adierazi gorabeheraren arrazoia
- Sinatu gorabeheraren dokumentua
Urrats horiek egin ondoren, itzulketa lortzeko behar diren izapideak egingo ditugu, eta horren berri emango dizugu.
Ezin baduzu zure app-a erabili, dei iezaguzu ahalik eta azkarren 900 815 525 zenbakira (edo +34 981 910 525 zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu), guk egin beharreko kudeaketa guztiak egin ditzagun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-egin-behar-dut-nire-txartelean-edo-nire-kontuan-nik-egin-ez-ditudan-eragiketak-agertzen-badira