Zer estaltzen du zor-txartelak babesteko aseguruak?
-
Zer estaltzen du zor-txartelak babesteko aseguruak? Aseguru hau une zailetan laguntzeko diseinatuta dago, lau estaldura nagusiren bidez:
- Heriotza: edozein arrazoirengatiko edo istripuagatiko heriotza estaltzen du, zure onuradunek dirulaguntza jaso dezaten.
- Langabezia: lana galtzen baduzu edo zure lanaldia % 50 baino gehiago murrizten bada laguntzen dizu. Kontratu finkoa duten besteren konturako langileentzat da (gutxienez asteko 25 ordu eta 6 hilabeteko antzinatasuna).
- Aldi baterako Desgaitasuna: babesa ematen dizu gaixotasun edo istripu baten ondorioz aldi baterako lan egin ezin baduzu. Estaldura hau autonomoentzat, funtzionarioentzat eta aldi baterako kontratua duten langileentzat da.
- Ospitaleratzea: osasun-arrazoiengatik ospitalean sartu behar baduzu, laguntza gehigarria eskaintzen dizu. Aurreko egoeretan ez daudenei ematen die estaldura. 67 urtetik gorakoen kasuan, estaldura istripuagatikoa baino ez da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-estaltzen-du-zor-txartelak-babesteko-aseguruak/