Zer gertatzen da ordainagiri bat kobratzen saiatu eta nire kontuan saldorik ez baldin badut?
-
Zer gertatzen da ordainagiri bat kobratzen saiatu eta nire kontuan saldorik ez baldin badut? ABANCAN ordainagiria kobratzeko saiakera ugari egiten ditugu kobrantza-dataren hurrengo eguneko arratsaldeko 15:00ak arte. Une horren aurretik kobrantza egiteko kontuan behar besteko saldorik ez baldin badago, jaulkitzaileari ordainagiri hori ukatu egin dela jakinaraziko zaio. Beranduago, hornitzaileak berriro ordainagiria jaulkitzen baldin badu, beste kobrantza-saiakera bat egingo da.
Zure ordainagiriak kudea ditzakezu hemendik:
- Banka mugikorra, ‘Kontuak' > ‘Eragiketak egin' > ‘Helbideratzeak' aukeran, joan ordainagiriaren enpresara, sakatu goitik beherako zerrendan eta hautatu ‘Ordainagiria ordaindu’.
- Partikularren banku elektronikoan, 'Ordainagiriak eta zergak' > 'Ordaintzeke dauden ordainagiriak’ aukeran.
- Enpresen banku elektronikoan, aukera honetan sartuta: 'Ordainketak/Helbideratzeak' > 'Helbideratzeak' > 'Ordaintzeke dauden nire ordainagiriak'.
- ABANCAKO zure bulegoan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-gertatzen-da-ordainagiri-bat-kobratzen-saiatu-eta-nire-kontuan-saldorik-ez-baldin-badut