Zer sartzen da Erantzukizun Zibilaren estalduran?
-
Zer sartzen da Erantzukizun Zibilaren estalduran? Erantzukizun Zibilaren estaldura oso garrantzitsua da zeren eta, hari esker, kalte-ordaina emango baitzaie gure etxebizitzan gertatutako ezbehar baten ondorioz kaltetuak izan diren hirugarrenei.
• Higiezinerako kapital aseguratua badago (edukitzailea):
hirugarrenen aurrean zure erantzukizunekoak izan daitezkeen diruzko kontraprestazioak, zure edo legearen arabera zure erantzukizunekoak direnen axolagabekeriazko egite edo ez-egiteengatik zuzenean eta istripuz eragin ahal izan dizkiozun kalteen ondorioz, eta aseguratutako higiezinaren jabetzaren ondoriozko gertaeren ondorioz ere.
Aseguratutako higiezina jabe-erkidego bateko zati bada, bi kasu hauetan bermatzen da Erantzukizun Zibila: aseguratutako ondasunak dauden eraikinaren elementu komunen jabekide gisa hirugarrenei eragindako kalteen kasuan eta finkaren zerbitzu komunetatik datozen edo finkaren zerbitzuko langileen egite edo ez-egiteetatik datozen kalteen kasuan.
• Altzarietarako edo Aseguratutako objektuetarako kapital aseguratua badago (edukia):
Hirugarrenen aurrean zure erantzukizun zibilekoak izan daitezkeen diruzko kontraprestazioak, ondokoek zuzenean edo istripuz eragindako kalteen ondorioz:
o
Zure ekintzak edo altzarien edukitzaile edo/eta etxebizitzaren maizter gisa zure erantzukizunekoak direnenak.
o Telebistako antena indibiduala edo leihotik eroritako edo jaurtitako objektuak erortzea.
o Urek hirugarrenei eragindako kalteak, izan instalazio ez-finkoek eragindakoak, izan balbulak, pasoko giltzak edo iturriak nahi gabe ez ixteagatik eragindakoak.
o Aseguratutako etxebizitzaren edukian sutea eta/edo leherketa gertatuz gero eragindako kalte materialak edo gorputzeko kalteak.
o Erantzukizun Zibil pertsonala eta familiaburu gisa, honako hauen ondorioz: zure egiteak eta zure ezkontide, seme-alaba eta zurekin bizi diren zure mendeko gainerako senideenak, etxeko animalienak, kirol ez profesionalak egitearenak, motorrik gabeko bizikletak erabiltzearenak, etxebizitzan zerbitzatutako hirugarrenek jasandako elikadura-intoxikazioenak, etxeko langileen egite edo ez-egiteenak, edo haien gorputzeko kalteenak.
Defentsa penala eta abokatua eta prokuradorea hautatzea ere barne sartzen dira.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-sartzen-da-erantzukizun-zibilaren-estalduran