Zergatik Gizarte Segurantzako erretiro-pentsioaren osagarri bat?
-
Zergatik Gizarte Segurantzako erretiro-pentsioaren osagarri bat? Pentsioen ordezkatze-tasa erretiroaren unean kobratzen den pentsioaren eta langile aktibo modura jasotako azken soldataren arteko ratioa da. Adibidez, azken soldatan 2.000 euro kobratu dituen pertsona baten kasuan, jasotzen duen pentsioa 1.700 eurokoa baldin bada, bere ordezkatze-tasa % 85ekoa da.
Espainian, 2015eko ELGA antolakundearen txostenaren arabera, ordezkatze-tasa % 82koa da eta herrialde garatuen multzoaren barnean handienetakoa da. Pentsioetan izandako azken erreformekin, populazioaren zahartzearekin eta bizi-itxaropenaren igoerarekin, ELGA antolakundearen arabera portzentaje horrek behera egingo du pixkanaka. Pentsio-plan batekin alde hori konpentsatzen lagunduko dizun aurrezki bat sor dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zergatik-gizarte-segurantzako-erretiro-pentsioaren-osagarri-bat