Zure mailegua babesten duen bizitza-aseguruari buruz informazio gehiago nahi duzu?
-
Zure mailegua babesten duen bizitza-aseguruari buruz informazio gehiago nahi duzu? Zure maileguari lotutako prima bakarreko asegurua da, heriotza gertatuz gero amortizatzeko geratzen dena ordainduko dela bermatzen duena.
Aseguruaren prima maileguaren zenbatekoaren arabera kalkulatzen da, eta behin bakarrik ordaindu. Ez kezkatu ideiaz aldatzen baduzu mailegua bermatu eta gero, 30 egun dituzu maileguari lotutako asegurua ezeztatzeko.
Asegurudunaren heriotza gertatzen bada, ordainketa izendatutako onuradunari egingo zaio, eta momentu horretan asegurua etengo da.
Gogoan izan aseguratutako kapitalaren zenbatekoa aldatu egiten dela urtez urte, mailegua amortizatzeko falta denaren araberakoa baita.
Oharra: Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak eta asegurua eskatzeko beharrezko izan daitezkeen gainerako datuak dagokion aseguru-enpresari helaraziko zaizkiola eta enpresa horrek tratatuko dituela bere fitxategi propioetan eskaera kudeatzeko eta, hala dagokionean, konpainia horrekin asegurua bideratzeko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zure-mailegua-babesten-duen-bizitza-aseguruari-buruz-informazio-gehiago-nahi-duzu