Gure DNAn barneraturiko ezaugarria da planetaren orainaz eta etorkizunaz kezkatzea edo hobekuntza sozialez arduratzea. Barru-barrutik sortzen zaigu. Horregatik, konprometiturik gaude jasangarritasunarekin, bai ingurumenari dagokionez, bai gizarteari dagokionez.

Planetaren alde egiten lagunduko diguten produktu batzuk aurkezten dizkizugu, hala nola fondo jasangarrietan inbertitzen duten zorroen kudeaketa diskrezionala edo auto elektriko edo hibridoa eskuratzeko mailegua.

Gainera, ingurumena eta gizartea zaintzen lagunduko dizun informazioa aurkituko duzu, baita hainbat aholku ere, modu efizienteagoan gidatzeko, energia aurrezteko edo arduraz kontsumitzeko.

Horixe da bidea, egin dezagun elkarrekin.

  • gdc-principal

    ABANCA 360 Zorroa - Funts jasangarriak

    Planetaren eta gizartearen alde egiteak guztiontzat ditu onurak, eta gaur egun ingurumena errespetatzen duten proiektuetan inbertitzea da etorkizuna zaintzeko modurik onenetako bat. Ezagutu gure zorroen kudeaketa diskrezionala, eta utzi gure adituen esku funts jasangarrietan eginiko inbertsioa, 3.000 €-tik aurrera!

  • coche-eco

    Auto Ekologikorako Mailegua

    Gure garraio-metodoa aldatzeak planetarekin dugun harremana ere aldatzen du. Heldu bideari: gidatu ingurumenarekin kontzientzia handiagoa izanez eta ke gutxiagorekin. Egin auto ekologikoaren aldeko apustua, eta guk finantzaketa-baldintza hobeekin sarituko dugu planetarekin duzun konpromisoa.

  • redes-vivas-principal

    Sare Biziak Proiektua

    Milioika pertsona gara munduan eta keinu txiki bakoitzak balio du. Horregatik, ahalegintzen gara helburu jasangarria duten proiektuak errazten eta gizartearengana hurbiltzen. Ezagutu kostaldeak eta hondartzak garbitzeko eta itsas hondakinak biltzeko gure ekimenak.

banner-tarjetas-landing-sostenibilidad

Gure izaeran dago auzoaren alde egitea

Hurbileko merkataritza babestea gure ingurune hurbilenean jasangarritasuna sustatzeko lehen urratsa da. Auzokoek eskertuko dizute eta erosten duzun gehiena betiko dendetan aurkituko duzu.

banner-hipotecas-sostenibilidad

Gure izaeran dago etxea zaintzea

Gauza asko har ditzakegu kontuan etxearen zaintzak planetari mesede egiteko. Ikusi egunerokotasunean har ditzakezun energia-efizientzia neurriak.

banner-prestamos-sostenibilidad

Gure izaeran dago etorkizuna hobetzea.

Epe luzera zer nahi dugun pentsatzea ere arduraz kontsumitzea da. Zure erabakiek uste baino garrantzi handiago dute. Kontuan har ditzakezun gauza txiki batzuk azalduko dizkizugu.

banner-seguros-sostenibilidad

Gure izaeran dago gidatze arduratsu baten alde egitea

Gure garraiatzeko modua zaintzeak planetari mesede egiten dio. Modu jasangarriagoan gidatu nahi baduzu, begiratu trikimailu hauei.