• Lagunduko dizugu
  • Bulegoak
  • @somosABANCA
  • fa fa-facebook
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-instagram
  • Bloga
  • Komunikazio-aretoa
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
ABANCA
  • Zuretzat
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea
  • Egin zaitez bezero
Menu
  • Irisgarritasun aukerak
    • Testua

    • Kolore iragazkiak

    • Iragazkiak aukeratu

  • Bezero-gunea
  • Produktu guztiak
  • Non gaude
  • Laguntzarik behar duzu?
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
  • Komunikazio-aretoa
  • Bloga
  • Tusitiodecompras.es
  • Bizi bizitza
  • Aukeratu etxea
  • Zure enpresarentzat
  • Español
  • En galego

Samsung Pay-ren baldintzak

“SAMSUNG PAY” ZERBITZURAKO ABANCAK DITUEN BADINTZAK

1. “Samsung Pay” zer den eta nola funtzionatzen duen

“Samsung Pay” ABANCA Corporación Bancaria, S.A. -k (ABANCAk) bere bezeroen eskura jartzen duen aplikazioa da, bezeroek erosketa fisikoak zein online erosketak ABANCA txartelen bidez ordain ahal ditzaten, zerbitzu honekin bateragarria den Samsung gailua erabilita. Aplikazio horrek zure txartelak Samsung gailuarekin sinkronizatzean sartu dituzun txartelen datuak gordetzen ditu.

“Samsung Pay-n” egiten duzun zure ABANCA txartelen erabilera ABANCAren baldintzen menpe dago, baita Samsung eta “Samsung Pay-ren” baldintzen menpe eta onartu behar duzun Samsung-ren pribatutasun politikaren menpe ere. Halaber, “Samsung Pay” erabili ahal izateko, baliteke onartu behar izatea “Samsung Pay” plataformari zerbitzuak ematen dizkioten edo bertan integratuta dauden hirugarren hornitzaileen baldintzak eta haien pribatutasun-politika onartu behar izatea.

ABANCAk ezin du inolako kontrolik Samsung-ek hartzen dituen erabakien gainean, “Samsung Pay-ri” edo Samsung-en edozein zerbitzu edo plataformari lotutako Samsung-en baldintzak eta pribatutasun politika aldatzearen ingurukoak.

Kontuan izan behar duzu zure ABANCA txartelak Samsung gailuei atxikitzeak ez duela txartel berririk jaulkitzen dela esan nahi. Beraz, Samsung gailuekin egiten duzun ABANCA txartelen erabilera, ABANCAk eskaintzen duen ordainketa-zerbitzu bat izaten jarraitzen duenez, ABANCArekin sinatutako txartelaren kontratuen baldintzen mende dago, eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen duzu.

Hori dela eta, kontuan izan behar duzu baldintza hauek ez dituztela ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuen baldintza orokorrak eta bereziak aldatzen edo ordezten, ez dituztela txartelen zenbatekoen mugak aldatzen, ez eta ABANCA txartel bakoitzerako une bakoitzean indarrean dagoen ordainketa-modalitatea ere. Hala ere, oraingo baldintzek eta ABANCA txartelen baldintza orokorrek edo bereziek bat egiten ez badute, oraingo baldintzetan adierazitakoa gailenduko da.

“Samsun Pay-k” onartzen ez dituen ABANCA txartelak

  • Aurreordainketa Visa Txartelak
  • Saltoki-txartela
  • Gasoliorako Txartel Hobariduna
  • Diru-sarrerak Txartela
  • Kooperatiben Txartela

ABANCAk beretzat gordetzen du “Samsung Pay” bidez erabiltzeko onartuak izan diren txartelak aldatzeko ahalmena. Horiek aldatzen badira, horren berri emango dizu.

2. “Samsung Pay” zerbitzuaren kostua:

ABANCAk ez du ABANCA txartelei ez dagokien bestelako kargurik kobratuko, txartelak “Samsung Pay” bidez erabiltzeagatik.

Hala ere, hirugarrenen baldintzek Samsung gailuen bidezko txartelen erabilerari eragin diezaioketen karguak, mugak eta murrizketak ekar ditzakete. Adibidez, datu mugikorrak erabiltzeagatik edo testu-mezuak bidaltzeagatik sare-zerbitzuen hornitzaileek karguak kobratu ditzakete.

3. “Samsung Pay” erabiltzea eta ordainketa-eragiketak baimentzea

  • Aurrez aurreko eragiketetarako (NFC teknologiarekin, Near Field Communication, bateragarriak diren saltokiak, kutxazain automatikoak eta salmenta automatikoko makinak): eragiketa hasteko, beharrezkoa da Samsung gailuak NFC teknologia aktibatuta izatea. Zure Samsung gailuan “Samsung Pay” aplikaziora sartu behar duzu, aplikazio honen bidez ordaintzeko erabili nahi duzun ABANCA txartela aukeratu eta zure Samsung gailua saltokiko STra (edo beste makina baliokide batera, kutxazainak edo salmenta automatikoko makinak) hurbildu. Makina horrek contactless izan beharko du. Ordainketa beste edozein ekintza egin beharrik gabe egingo da, beraz, eragiketaren datuak zuzenak direla egiaztatu beharko duzu, zure Samsung gailua STra (edo makina baliokidera) hurbildu aurretik. Hala ere, autentifikatze indartua aplikatu behar den kasuetan, eskatzen zaizkizun autentifikatze-faktoreak emango beharko dituzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan une bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Zure Samsung gailuan “Samsung Pay” aplikazioa erabili ahal izateko, une bakoitzean ezartzen diren jarraibideak bete beharko dituzu eta, hala badagokio, Samsung gailuak eskatzen dizkizun datu biometrikoak sartu beharko dituzu (adibidez, hatz-marka, aurpegi-azterketa). Urrats horiek jarraitu ondoren ordainketa onartutzat joko da.

  • Aurrez aurrekoak ez diren eragiketetan: Ordaindu nahi duzun saltokiaren web-orriak erakutsiko dizkizun ordainketa-aukeren artean, “Samsung Pay” aukeratu behar duzu, erosketa zure Samsung gailuaren bidez egiteko. Jarraian, ordaintzeko erabili nahi duzun ABANCA txartela aukeratu beharko duzu eta kasu bakoitzean ezartzen diren jarraibideak bete. Hala badagokio, Samsung gailuak eskatzen dizkizun datu biometrikoak sartu (adibidez, hatz-marka, aurpegi-azterketa) beharko dituzu. Urrats horiek jarraitu ondoren ordainketa onartutzat joko da.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera ordaintzeko baimena ematen duzunetik, ordainketa baimendutzat joko da eta, beraz, ezin izango da ezeztatu.

Samsung gailuaren desblokeorako hirugarren pertsonen aldeko datu biometrikoak sortzeak (abibidez, “Touch ID”) aukera ematen die hirugarren horiei gailu horren bidez ABANCA txartelekin ordainketak egiteko. Ordainketa horiek baliozkoak, baimenduak eta, beraz, arrazoi horrengatik ezeztaezinak izango dira.

4. Bezeroen alta “Samsung Pay-n” ABANCAri eta ABANCA txartel sortari dagokionez

“Samsung Pay-n” pertsona fisikoak diren bezeroek eman ahal izango dute alta. Horiek “Samsung Pay” aplikazioarekin bateragarria den Samsung gailuaren bertsioa izan beharko dute, Samsung-en baldintzak eta pribatutasun-politika onartu beharko dute eta erabiliko den “Samsung Pay” aplikazioaren bertsioa eguneratuta izan beharko dute.

Zure Samsung gailuan “Samsung Pay” aplikazioan sartu behar duzu eta bertan sartu behar dituzu alta eman nahi diozun ABANCA txartelaren datuak (txartelaren zenbaki osoa, iraungitze-data eta CVV – edo baliokidea –, baita Samsung-ek modu arrazoituan eska dezakeen informazio gehigarria ere). Datu horiek eskuz (adibidez, tekleatuz edo txartelari argazkia eginez. Samsung-ek dagoeneko datuak gordeta baditu, ez dituzu berriz sartu beharko) edo bezeroaren eskura jar daitekeen beste edozein bide erabiliz sartu ahal izango dituzu.

Ondoren, ABANCAren baldintza hauek onartu beharko dituzu. Jarraian, zure identitatea eta ematen duzun adostasuna egiaztatzeko, Samsung gailuan kasu bakoitzean eskatutako autentifikatze faktoreak sartu beharko dituzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan une bakoitzean aurreikusitakoaren arabera.

5. ABANCA txartelei “Samsung Pay-n” baja eman

Edozein momentutan ABANCA txartelei “Samsung Pay-n” baja eman ahal izango diezu. Baja ematearen ondorioak berehalakoak izango dira eta ez die eragingo likidatzeke edo kargatzeke zeuden eragiketei. Horiek likidatu edo kargatuko dira, ABANCArekin izenpetutako txartelen kontratuetan adostutakoaren arabera.

Prozesu hori “Samsung Pay” aplikazioan zuzenean egin ahal izango da edo ABANCAren call center-rera deituz: 981980508.

6. “Samsung Pay” zerbitzuaren iraupena

ABANCAk “Samsung Pay-ren” bidez ordaintzeko zerbitzua denbora mugagabez eskainiko du.

Hala ere, ABANCAk “Samsung Pay” zerbitzua eten edo bertan behera utzi ahal izango du. Kasu horretan, bi hilabete lehenago jakinaraziko dizu. Halaber, ABANCAk zerbitzua etengo du, Samsung-ek, ABANCAren hornitzailea den aldetik “Samsung Pay” plataformari dagokionez, edozein arrazoirengatik ABANCAri zerbitzua emateari uzten badio.

7. Txartelak gordetzea eta zaintzea

Zure ABANCA txartelak behar bezala gorde eta zaindu behar dituzu, txartelak pertsonalak eta besterenezinak direla eta Samsung gailuan sartzen dituzun txartelen datuak bertan gordetzen direla kontuan hartuta. “Samsung Pay-n” jardutea ahalbidetzen duen edozein kode sekretupean gorde beharko duzu, eta zure txartelen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri guztiak hartu beharko dituzu. Batez ere, ez ezazu idatzi “Samsung Pay” aplikazioari esleitutako ezein kode pertsonalik zure Samsung gailuan edo harekin batera eramaten duzun ezein dokumentutan. Horrela, iruzurreko erabilera saihestuko duzu, galtze, lapurreta edo bidegabeko jabetza kasuetan.

Dena den, ABANCA ez da zure Samsung gailuan gordetako datuen erantzule izango.

8. Samsung gailua galtzea, haren lapurreta edo bidegabeko jabetza

Samsung gailua galtzen baduzu, lapurtzen badizute, bidegabe bereganatzen badute, edo zuk baimendu gabe erabiltzen badute, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan aurreikusitako baldintza berberak aplikatuko dira, “Samsung Pay-n” alta eman diezun ABANCA txartelei dagokienez.

Horren berri izan bezain laster, ABANCAri jakinarazi beharko diozu, bidegabeko atzerapenik gabe eta horretarako zure eskura duzun edozein bideren bidez. 981980508 zenbakira deituz izapide hori egin dezakezu.

Era berean, jakinarazi beharko duzu Samsung gailuaren faltsifikazioa edo segurtasun-urraketa gertatu dela, edo hirugarrenek, zure borondatearen aurka, “Samsung Pay” aplikazioan jarduteko kodeak ezagutzen dituztela.

Egoera hori telefonia mugikorreko operadoreari, Samsung-i edo Samsung gailuaren saltzaileari jakinaraztea ez da nahikoa.

9. ABANCA txartelen blokeoa

ABANCAk datuak Samsung gailuetan gordeta dituzten txartelak blokeatu ahal izango ditu, baldin eta zure segurtasuna arriskuan dagoela egiaztatzen duten arrazoi objektiboak badaude edo baimenik gabe edo iruzurrez erabili dituztela susmatzen bada. Halaber, txartelak kreditu-lerro bati lotuta badaude eta ordainketari aurre egiteko gai ez izateko arriskua nabarmen handitzen dela ikusten bada, ABANCAk txartelak blokeatu ahal izango ditu.

ABANCAk blokeo horren berri eman beharko du, ahal bada, blokeo hori eraginkorra izan baino lehen eta, ezinezkoa bada, blokeo hori gertatu eta berehala, salbu eta informazio hori arriskuan dagoela egiaztatzen duten segurtasun-arrazoi objektiboak badaude edo informazio hori ematea beste edozein arau-xedapenen aurkakoa bada. ABANCAk txartelak desblokeatuko ditu blokeatzeko arrazoiak desagertzen direnean, inolako kosturik gabe. Hala ere, egoera horren aurrean desblokeoa eskatzeko eskubidea izango duzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan aurreikusitako baldintzak aintzat hartuta.

10. Erantzukizuna. Samsung Electronics Co., Ltd.-k ABANCAri “Samsung Pay” ordainketa-plataforma ematen dio, hau da, software-a, teknologia eta hura osatzen duten gainerako elementu ukigarri eta ukiezinak; ABANCAk berriz, “Samsung Pay-ri” dagokionez ordainketa-zerbitzua eskaini baino ez du egiten.

Samsung Electronics Co., Ltd. da plataformaren funtzionamendu egokiaren erantzule bakarra eta, beraz, ABANCA ez da inola ere erantzule izango ABANCA txartelaren funtzionamendua eten, eragotzi edo funtzionamenduan nolabait eragiten duen ezein arrazoirengatik, hala nola “Samsung Pay-k” edo bere hari gabeko komunikazio-zerbitzua zerbitzutik kanpo egoteagatik, sarean atzerapenak egoteagatik, hari gabeko estaldurak mugak izateagatik, sistema eteteagatik edo hari gabeko konexioa eteteagatik.

Beraz, ulertu eta onartzen duzu ABANCA Samsung Electronics Co., Ltd.-ren mende dagoela erabat, baita “Samsung Pay” plataformaren bidez egiten diren eragiketen prozesadorearen mende ere, ABANCA txartelen titular diren bezeroei “Samsung Pay” zerbitzua eskaini ahal izateko. Arrazoi horrengatik, ABANCA edozein unetan behartuta egon daiteke “Samsung Pay” zerbitzuaren bidezko ordainketa-eragiketak handitzera, murriztera edo etetera, edo edozein prozesu aldatzera.

Era berean, Samsung Electronics Co., Ltd.-k, bere irizpide esklusiboaren arabera, erabakiko du “Samsung Pay” plataformaren erabiltzailearen esperientzia nolakoa izan behar den, aplikazioaren bidez egindako ordainketa-eragiketei aplikatu beharreko segurtasun-neurriak, baita “Samsung Pay” erabili ahal izateko une bakoitzean eta eragiketa bakoitzeko aplikatu beharreko autentifikatze-metodoak ere.

11. “Samsung Pay” zerbitzuaren baldintzen aldaketak.

“Samsung Pay” zerbitzua baldintza hauetan ezarritakoaren arabera eskainiko da.

Hala ere, ABANCAk baldintza hauek aldatu ahal izango ditu. Aldaketak jakinaraziko dizkizu horiek indarrean sartu baino bi hilabete lehenago, gutxienez. Aldaketek berehalako ondorioak izan ditzakete, baldin eta positiboki eragingo dizun hobekuntza badakarte edo Samsung-ek, “Samsung Pay” plataformaren hornitzaile gisa, hartutako erabakietan oinarritzen badira.

“Samsung Pay” zerbitzua erabiltzen jarraitzeko, Samsung gailuan kasu bakoitzean eskatutako autentifikazio faktoreak sartu beharko dituzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan une bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Aldaketak onartzen ez badituzu, ezin izango duzu “Samsung Pay” zerbitzua erabiltzen jarraitu, eta zure ABANCA txartelei “Samsung Pay” zerbitzuan baja eman beharko diezu.

Halaber, ABANCAk eskubidea izango du bere txartelak “Samsung Pay” zerbitzuan sartzeari uzteko, Samsung-ek plataforman egindako aldaketen ondorioz (edo ez).

12. Datuen babesa eta segurtasuna.

“Samsung Pay” zerbitzuaren bidezko ABANCA txartelen erabilerak informazio pertsonala elektronikoki transmititzea dakar, hirugarrenekiko konexioen bidez.

ABANCAk ez du konexio horien gaineko kontrolik eta, beraz, ezin du datuen transmisioaren pribatutasuna edo segurtasuna bermatu. Beraz, Samsung gailuen hornitzailearen eta sareko zerbitzuen hornitzailearen pribatutasun- eta segurtasun-praktikei buruzko informazioa zuk bildu beharko duzu.

Txartel bidezko ordainketa-zerbitzua emateko, ABANCAk, Samsung gailuan integratutako txartelen jaulkitzaile gisa, zure datu pertsonalak tratatuko ditu, ABANCArekin sinatu duzun txartelen jaulkipen-kontratuaren baldintzen arabera.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, tratamenduaren aurka egiteko edo tratamenduari mugak jartzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzu ABANCAren bezeroarentzako arreta-zerbitzuari zuzendutako idazki bat helbide honetara bidaliz: Rúa Nueva, 1 - Entreplanta, 15003 – A Coruña. Baita posta elektronikoaren bidez ere: atencioncliente@abanca.com.

Eskubide horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, eskubideak nola baliatu jakin nahi baduzu edo, oro har, pribatutasun-politikari ezagut nahi baduzu: https://www.abanca.com/es/legal/politica-privacidad

“SAMSUNG PAY” ZERBITZUAREN TITULARRAK DUEN ORDAINKETA-DATUETARAKO SARBIDEA: ABANCA txartelak “Samsung Pay” zerbitzuaren (“Samsung Pay-ren” titularrak eskaintzen duena) bidez erabiltzeak ordainketa-datuak “Samsung Pay-ren” bidez tratatzea dakar, ABANCAk jartzen ez dituen baldintza orokor batzuen arabera.

Irakur itzazu arretaz “Samsung Pay-ren” baldintzak, aplikazioa zure Samsung gailuan instalatzean eta aplikazioari zure txartelak atxikitzean onartu dituzunak. Horrela, titularrak jartzen dituen datuak tratatzeko baldintzak ezagutuko dituzu, baita legeak bermatzen dizkizun datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, tratamenduaren aurka egiteko edo tratamenduari mugak jartzeko eskubideak nola erabili jakiteko ere. ABANCAk ezin dizu inolako bermerik edo erantzukizunik eman “Samsung Pay-ren” titularrak egiten duen datu-tratamenduari dagokionez.

13. Samsung markak

Samsung Pay, Samsung Watch, besteak beste, Samsung Electronics Co., Ltd-ren markak dira, AEBetan eta beste herrialdeetan erregistratutakoak.

14. Jakinarazpenak.

Honako hauek dira bezeroaren eta ABANCAren arteko kanalak “Samsung Pay” zerbitzuaren erabilerari buruzko jakinarazpenak egiteko:

  • Samsung Pay aplikazioa.
  • ABANCAren bezeroentzako arreta-zerbitzuaren telefono zenbakia: 981980508
  • ABANCAren banka mugikorraren aplikazioa.

15. Legeria.

Baldintza hauek beren horretan ulertuko eta beteko dira eta, aurreikusi gabeko guztia, arlo horri dagokion Espainiako legeriak arautuko du. Alderdien betebeharrak eta erantzukizunak legeriaren araberakoak izango dira.

16. Forua

Foru aplikagarria “Samsung Pay” zerbitzuan alta emandako ABANCA txartelen jaulkipen-kontratuan aurreikusitakoa izango da.

  • Lagunduko dizugu
  • @somosABANCA
  • SomosABANCA
  • fa fa-youtube
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-bold
  • fa fa-instagram
  • ABANCAri buruz

    • Webgune hau
    • Informazio korporatiboa
    • Nazioarteko presentzia
    • Komunikazio-aretoa
    • Banesco Internazionala
    • Egin ezazu lan gurekin
    • Kontaktatu gaitzazu
    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
  • Lege- eta segurtasun-alderdiak

    • Pribatutasun politika
    • Gertu gaude
    • Cookien politika
    • Lege-oharra
    • Iragarki-taula
    • MIFID-en inguruko informazioa
    • Segurtasuna
    • Gainerako informazio legala
  • ABANCA sarearen webgune gehiago

    • Kontu Argiak: ABANCA bloga
    • Bezero-gunea
    • Enpresen bezero-gunea
    • Online brokerra
    • ABANCA finantza-zerbitzuak
    • ABANCA AEB
    • ABANCA Portugal
    • Aukeratu etxea
    • Open Banking
  • Produktuak

    • Kontuak eta aurrezkia
    • Txartelak
    • Hipotekak
    • Maileguak
    • Aseguruak
    • Pentsio-planak
    • Partikularrentzako produktu guztiak
    • Laguntzarik behar?
    • Enpresentzako produktu guztiak
prb-logo-colour
logo-pie-pri
© 2022 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.