Menu
  • servicios-digitales-app

    ABANCA APP-a

    Zu bezalako erabiltzaileek denda nagusienetan bozkatutakoak baieztatzen du: ABANCAren banka mugikorraren app-a erabiltzaileek hobekien baloratutakoa da. Eta doakoa da! Kudeatu zure dirua mugikorraren bidez nahi duzunean eta nahi duzun lekutik.

  • servicios-digitales-abanca-pay

    BIZUM

    Bidali dirua zure mugikorraren bidez nahi duzunari, berdin dio zein banketxetakoa den. Dirua bidali nahi diozun pertsonaren telefono zenbakia jakin behar duzu bakarrik eta dirua berehala jasoko du bere kontuan.

  • servicios-digitales-apple-pay

    APPLE PAY

    Aprobetxatu itzazu ABANCA txartelen abantaila guztiak Apple Pay erabiliz: ordainketak egiteko modu errazagoa, bizkorragoa eta seguruagoa edozein Aaple gailuren bidez: iPhone, iPad edo Apple Watch.

  • servicios-digitales-google-pay

    GOOGLE PAY

    Android gailua badaukazu, erosketak ABANCA txartelarekin egitea erosoagoa da. Google Pay-rekin contactless dendetan ordaindu ahal izango duzu, online edota baita aplikazioetan zure mugikorrarekin.

  • servicios-digitales-te-llamamos

    DEITU EGINGO DIZUGU

    Webgunean eskaintzen dugun produkturen baten inguruan zalantzak badituzu edo informazio gehiago behar baldin baduzu, zure ohiko bulegotik dei diezazugun eska dezakezu zuk adierazten diguzun egunean eta orduan.

  • servicios-digitales-contrata-online

    KONTRATATU WEBGUNEAREN ETA APP-aren BIDEZ

    ABANCAren bezero egin zaitezke minutu gutxi batzutan gure webgunearen bidez eta %100 online. Edo finantza produktu ohikoenak kontratatu ordenagailu bidez edo banka mugikorreko gure app-aren bidez modu guztiz digitalean.

  • servicios-digitales-firma-abanca

    SINADURA: ABANCA

    Gure produktu askoren kontratuak jada sinatu ditzakezu zuzenean mugikorraren bidez, baita hainbat titular bazarete ere. Eta noski, kontratuak balio juridiko bera izango du, bulegoan sinatu izan bazenu bezala eta beti kopia bat izango duzu zure e-postan.

  • servicios-digitales-broker-online

    ONLINE BROKERRA

    Gure online brokerrari esker burtsan mugitu zaitezke, baloreak erosi eta saldu, ABANCAk merkaturatutako inbertsio funtsak kontsultatu, eta askoz gauza gehiago egiteko, zure mugikorraren eta ordenagailuaren bidez. Multzokatu eragiketa guztiak zure Balore Kontuan eta baliatu zaitez gure tarifa lauaz baloreak erosteko eta saltzeko.

  • servicios-digitales-informes

    TXOSTENAK ETA ADIERAZPENAK

    ABANCAren app-ari esker txartelarekin egindako gastuak kontsultatzeko txosten pertsonalizatua eskuragarri izan dezakezu. Eta alta eman diezaiokezu baita ere gure berehalako adierazpenen zerbitzuari, zure kontuan gertatzen den guztia kontrolatu ahal izateko. Aktibatu abisu zerbitzua banka elektronikoan eta banka mugikorrean.

  • servicios-digitales-gestiones

    KUDEAKETAK ETA IZAPIDETZEAK

    Sartu zaitez zure banku-dokumentazioa ikustera banka elektronikako eta banka mugikorreko e-posta erabiliz: kontratuak, laburpenak, helbideratzeak edo informazio fiskala, besteak beste. Segundu gutxi batzutan deskargatu ahal izango dituzu, baita ere, egin dituzun urrutiko eragiketen egiaztagiriak edo zure kontuari dagokion titulartasun-ziurtagiria.

  • servicios-digitales-cuenta-calderilla

    EROSKETAK BIRIBILTZEA

    ABANCA txartelekin 15€ baino gehiagoko erosketa bat egiten duzun bakoitzean, zure txarteletik "Calderilla Kontu"ra dirua pasatuko dugu. Zenbat pasatuko dugun? Bada, 5en multiploa biribiltzeko falta dena.

  • servicios-digitales-recibos

    ORDAINDU ORDAINAGIRIAK ARGAZKI BATEKIN

    "ABANCA Ordainagiriak" zerbitzuarekin helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu ahal izango dituzu modurik errazenean. Ireki zure ABANCA app-a, sartu ‘Ordainagirik ordaindu’ atalean, atera argazkia ordaindu edo bueltatu nahi duzun ordainagiriari, eta kitto! Ahaztu galdetegiak betetzeaz eta aurreztu denbora egiten duzun ordainketa bakoitzean.

  • servicios-digitales-lideres-seguridad

    LIDERRAK SEGURTASUNEAN

    Zure informazioaren osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko segurtasun-neurriak garatzeko lan egiten dugu, bai eta iruzur oro prebenitzeko, detektatzeko eta blokeatzeko mekanismoak garatzeko ere. Baina gogoratu zuk ere zure aldetik pixka bat jarri behar duzula zure segurtasuna bermatzeko. Ez dizugu sekula isilpeko daturik edo gakorik eskatuko posta elektronikoz.

  • servicios-digitales-cuentas-protegidas

    ZURE KONTUAK, BABESTUTA

    Autentifikazio bikoitzeko sistemak erabiltzen ditugu zure kontuetan sartzen zarenean eta eragiketa jakin batzuk egiten dituzunean, zeu zarela egiaztatzeko eskatzen zaizu. Gainera, gure ohiko kontroletan ezohiko jardueraren bat antzematen badugu, berehala jarriko gara zurekin harremanetan dagokion informazioa emateko edo zure eragiketaren baten egiazkotasuna ziurtatzeko.

  • servicios-digitales-compras-seguras

    EROSKETA SEGURUAK INTERNETEZ

    Internetez erosketak egitera zoazenean, sortu txartel birtual bat eta sahiestu zure txartelaren datu errealak eman behar izatea. Behar bezainbat txartel sor ditzakezu banka mugikorraren eta banka elektronikoaren bidez, eta doan! Gainera, online denda seguruetan ordaintzen duzunean, eragiketa SMS bidez bidaliko dizugun gako baten bidez baimendu beharko duzu.

  • servicios-digitales-apaga-enciende-tarjetas

    ITZALI ETA PIZTU ZURE TXARTELA

    Zure ABANCA txartela aurkitzen ez baduzu edo aldi baterako blokeatzea nahi baduzu, banka mugikorraren bidez itzali dezakezu; horrela, ez du inork erabili ahal izango. Azkenean, txartela aurkitzen baduzu, berriro aktibatu dezakezu eta prest erabiltzeko! Baja eman gabe, deitzen ibili beharrik gabe eta konplikazioak ekidinez.