Banku mugikorraren abantailak enpresentzat
Sartu zure kontuetara, kudeatu mugimenduak edo sinatu zure eragiketak nonahi zaudela. Enpresentzako banku mugikorraren aplikazioa da zure negozioaren eguneroko banku-eragiketak egiteko modurik arinena. Edozein ordutan, edozein egunetan eta zure mugikorretik!
Zerbitzua doakoa da eta, gainera, dirua aurreztuko duzu, aplikaziotik egin ahal izango dituzun eragiketa asko doan baitira!
Eta hori guztia ahalik eta segurtasun handienarekin, segurtasun-sistema aurreratuenak eskaintzen dizkizugu, indargarri-gakoekin, zure mugikorretik erabat lasai jarduteko. Gainera, hatz-marka eta Face ID bidezko sarbidea izango duzu aplikazioan erraz identifikatzeko. Hala ere, gogorarazten dizugu ez duzula segurtasuna inoiz ahaztu behar; gure gomendioak edozein momentutan kontsulta ditzakezu.
Enpresentzako banka mugikorreko app-ean honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Zure enpresa edo negozioaren kontuen posizioak kontsultatu.
- Transferentzia nazionalak eta nazioartekoak egin, edozein dibisatan.
- Aldizkako transferentziak kudeatu.
- Sinatzeko dauden eragiketak zure mugikorrean berehala sinatu.
- Kontuen korrespondentzia kontsultatu.
- Enpresen banka elektronikoko hainbat kontratu badituzu, sarbide-gakoen bidez horietako edozeinetara konektatu zaitezke.
Banka mugikorra oraindik ezagutzen ez baduzu…
Enpresentzako banka mugikorreko app-a erabiltzen hasi nahi baduzu, app-a zure mugikorrean deskargatu eta instalatu besterik ez duzu. Zure urruneko bankaren gakoen bidez eragiketak egiten has zaitezke, hau da, ordenagailutik banka elektronikoan sartzeko erabiltzen dituzun gakoak.
Baduzu galderarik? Guk erantzunak
Zalantzak
Zure enpresen banku Elektronikoan sartzeko, lehentsita, zure IFZ zenbakiarekin identifikatu behar zara (adibidez, 11222333A).
Eta, hala nahi baldin baduzu, aldatu egin dezakezu 10 karakterez eratzen den erabiltzaile-kode batekin. Horretarako ‘Erabilerak’ > ‘Kredentzialen administrazioa’ > ‘Erabiltzailea aldatu’ erlaitzean sartu behar zara.
