Zurekin gaude gure zerbitzuk eskaintzeko, zaudela zauden lekuan. Orain, sekula baino gehiago, geure burua zaindu behar dugu eta arriskua sahiestu.

Online tresnak eta zerbitzuak eskura dituzu zure dirua edozein lekutatik eta edozein unetan kudeatzeko, ordainagri bat bueltatzeko edota zure kontuari buruzko titulartasun egiaztagiri bat lortzeko. Den-dena zure mugikorrarekin, ordenagailuarekin edo baita telefonoz ere; gainera, kutxazainak oso hurbil dituzu eta horri esker, eskudirua atera eta sartu, ordainagiriak ordaindu edo eskualdatzeak edo transferentziak egin ditzakezu, beste aukera askoren artean.

Hilabeteak igaro ahala, funtzionalitate digitalak txertatzeaz gain, COVID-19aren ondorioetan laguntzeko pentsatutako neurriak ere garatu ditugu, eta horrela jarraituko dugu.

Gogoratu gure bulegoetako batera joan beharra badaukazu, osasun arauak eta langileen jarraibideak kontuan hartu beharko dituzula, guztiok osasuna arriskuan jartzea ekiditeko. Zaindu zeure burua. Zaindu besteak ere.

Eragiketak online egiteko behar duzun guztia.

  • ico-banca-movil-cuidemonos

    Zure app-ak

    Sektorean hobekien baloratutako banka mugikorreko aplikazioetako bat duzu eskura

  • ico-banca-electronica-cuidemonos

    Banka elektronikoa

    Web gune honetatik zure banka elektronikora sar zaitezke eta banku osoa klik batean izango duzu

  • ico-cajeros-cuidemonos

    Txartelak eta kutzazainak

    Zure txartelek denda fisikoetan eta online ordaintzeko aukera ematen dizute. Uste baino gauza gehiago egin ditzakezu zure eskura duzun kutxazain-sarean.

ZURE BANKA MUGIKORREKO APP-arekin

Zure banka mugikorreko app-aren bidez transferentziak egin ditzakezu, intsuldaketak, argazki bidez ordaindu, txartelak piztu eta itzali, baloreak eta funtsak kudeatu… Eta orain zerbitzurik ohikoenak ere kontratatu ahalko dituzu, hala nola, kontuak, maileguak, aseguruak, txartelak… Hainbat titular bazarete ere! Zure gestorearekin kontsultatu, bulegora etorri gabe.

Deskargatu gure aplikazioa eta bankuko zerbitzu guztiak zure eskura izango dituzu! Horregatik da sektoreko app onenetariko bat. Ez da guk esaten dugun gauza: milaka erabiltzailek hala bozkatu dute aplikazio-denda nagusietan. Gogoratu app-a erabiltzeko urruneko bankako erabiltzaile bat izan behar duzula. Doakoa da eta % 100 online eska dezakezu oraintxe bertan.

movil-app-hola

ZURE ORDENAGAILU EDO TABLETAREKIN

Zure ordenagailuan edota tabletan, banku osoa klik batera. Eragiketa sinpleenetatik (intsuldaketak, gastuak ikusi), konplexuenetara (baloreak eta funtsak). Zergatik banketxera joan, behar ez baduzu? Utziguzu zuregana hurbiltzen!

Gainera, segurtasuna garrantzitsuena denez, nazioarteko baldintza zorrotzenak betetzen ditugu. Horrela, eragiketak lasaitasun osoz egingo dituzu eta zure dirua eta datuak babestuta egongo dira.

DOKUMENTAZIOA ETA KUDEAKETAK ZURE APP-EAN ETA BANKA ELEKTRONIKOAN

Banka mugikorraren app-aren edo banka elektronikoaren bidez, uste duzun baino gauza gehiago egin ditzakezu: ordainagiri okerrak itzuli edo kontuaren titulartasun-agiri bat eskuratu, guztiz doan. Ikusi nola deskargatu transferentzia-ziurtagiria, beste edozein tramiterako baliozkoa eta erabiltzeko prest.

App-aren bidez informazioa ere bidal diezagukezu. Gure bideo tutorialean erakutsiko dizugu nola. Oso erraza egingo zaizu. Lekutik mugitu gabe!

TXARTELAK ETA KUTXAZAINAK

Zure ABANCA txartelekin ez duzu eskudirurik behar: **uste duzuna baino leku gehiagotan ordain dezakezu, **pila bat abaintala eskaintzen dute eta segurtasun neurri zorrotzenak betetzen dituzte. Gogoratu webgune honen bidez edozein ABANCA txartel eska dezakezula eta zure helbidean jasoko duzu.

Gainera, behar izanez gero, kutxazain bat duzu zugandik oso gertu. Kutxazain askotan eragiketa oso erabilgarriak egin ditzakezu, hala nola, diru-sarrerak eta ordainagirien ordainketak eskudirutan, transferentziak, intsuldaketak eta askoz gehiago.

Gainera, hurrengo zerbitzuek ere lagun diezazuketela gogorarazten dizugu.


Hipoteken eta mailegu/kredituen geroratzea

Mailegu eta kreditu ezberdinen berandutzeak eskatzeko epea, bai hipotekarioentzako zein ez hipotekarioentzako, Espainiako Gobernuak, Aurrezki Kutxen Konfederazioak (CECA) eta Bankaren Elkargo Espainiarrak (AEB) abiatutakoa, martxoaen 30ean bukatu zen.

ABANCAn, krisiaren eragina jasan duten bezeroak dira gure lehentasun nagusia. Zure egungo egoera dela eta irtenbide finantzario bat behar baduzu jarri harremanetan zure bulegoarekin aztertzeko zer nolako alternatibak eskain diezazkizuketen.


Egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonentzako alokairurako laguntzak

Alokairuarentzako eskaintzen den laguntza hau abalen lerro bat sortzean datza, Estatuaren estaldura osoarekin kontatzen duena, egoera zaurgarrian dauden errentariei finantzaketa eskaini ahal izateko, sei urtera arteko itzulketa-epearekin, eta salbuespen gisa beste lau urtez luza daitekeena eta eskatzen duenarentzat inolako gasturik edo interesik ekarriko ez duena (UTB %0).

Hau da, zure errentatzaileari zuzenean ordainduko diogun mailegua, gehienez ere sei hilabeteri aurre egiteko; diru hori itzuli ahal izango duzu hurrengo sei urtetan, gasturik eta komisiorik ordaindu beharrik gabe (UTB %0). **Laguntza hauek eskatzeko epea data honetan bukatu zen: **abuztuak 9.

Jakitera eman nahi dizugu zer egin dugun osasun krisian laguntzeko

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

DOKUMENTAZIOA

BLOGEAN