-
Zertaz ari da ‘Lehia Maila’ aipatzen denean Alavuelta descubre tresnan? Alavuelta descubre tresnan zure lehiakideak irizpide hauen arabera sailkatzen ditugu:
‘Posta Kodea’ eta ‘Kategoria Komertziala’: Zure lehiakideak kalkulatzeko kontuan izan diren establezimenduak zure posta kode berean daude eta zure kategoria komertzial berekoak dira.
‘Udalerria’ eta ‘Kategoria Komertziala’: Zure lehiakideak kalkulatzeko kontuan izan diren establezimenduak zure udalerri berean daude eta zure kategoria komertzial berekoak dira.
‘Udalerria’eta ‘Sektore Komertziala’: Zure lehiakideak kalkulatzeko kontuan izan diren establezimenduak zure udalerri berean daude eta zure sektore komertzial berekoak dira.
‘Probintzia’ eta ‘Kategoria Komertziala’: Zure lehiakideak kalkulatzeko kontuan izan diren establezimenduak zure probintzia berean daude eta zure kategoria komertzial berekoak dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#396 -
Alavuelta descubre erabiltzearen inguruko zalantzaren bat duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan Alavuelta descubre tresnan erakusten diren datu eta grafikoen inguruan ezer argitu nahi baldin baduzu, idatz iezaguzu helbide elektroniko honetara zalantzarik gabe: alavuelta@abanca.com eta zure zalantzak edo iradokizunak adierazi.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#397 -
Jasotzen al da ST birtualari buruzko informazioa Alavuelta descubre moduluan? Gaur egun Alavuelta descubre moduluak ez du ST terminal birtualari buruzko informaziorik jasotzen, baina badakigu hori zein garrantzitsua den eta etorkizunean tresnaren bertsioetan egiteko hobekuntzen zerrendan dago.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#461 -
Zer da Alavuelta descubre? Alavuelta descubre komertzioetara bideratutako ABANCAREN doako tresna bat da, datuen analisi aurreratua eta big data oinarritzat dituena. Zure ST terminaletako eragiketa guztietako informazioa jaso eta zuretzat osatu eta interpretatzen dugu. Horrela, zure negozioari buruzko ikuspegi oso eta xehetasunezkoa izango duzu eta, horrez gain, zure sektore era eragin-eremuaren gaineko informazio gaineratua eta testuingurukoa izango duzu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#368 -
Nola eman dezaket alta Alavuelta descubre tresnan? Zure enpresen Banku elektronikoan, sartu ‘Txarteñak/Komertzioak’ > ‘ST’ > ‘Alavuelta’ atalean. Hor doako tresna horretarako sarbidea aurkituko duzu eta tresna horrekin zure jarduera komertzialari buruzko informazio baliagarria deskubritzen has zaitezke. Oraindik ABANCA ST terminal bakar bat ere kontratatuta ez baldin baduzu, zerbitzuaz doan gozatu ahalko duzu hiru hilabetez.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#369 -
Zein informazio ikus dezaket Alavuelta descubre tresnarekin? Bi informazio bloke handi izango dituzu: zure negozioari buruzkoak, zure jardunari buruzko datu oso zehatzekin; eta zure lehiakide eta inguruneari buruzkoak, batez besteko estatistikekin eta banakatutako datuekin, zure emaitzak testuinguruan hobeto ipintzeko lagungarri izango zaizkizunak. Informazio gehiago nahi baldin baduzu, gure webgunean beha dezakezu eta bideo hau ikus dezakez. Bertan guztia azalduko dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#370 -
Nola funtzionatzen du Alavuelta descubre tresnak? Alavuelta descubrek hainbat esparrutako teknika eta baliabideak erabiltzen ditu, esate baterako, analitika eta big data, zure ST terminalek erregistratzen dituzten eragiketa guztietako datuak bildu, interpretatu eta erakusteko. Grafikoak eta txostenak izango dituzu eskura, lagungarri izango zaizkizunak zure esfortzuen errendimendua ebaluatzeko; erabaki estrategikoak hartzeko eta espero dugun moduan funtzionatzen ote duten jakiteko, eta helburu berriak erdiesteko!
Eta, noski: tresna horrek informazioa modu arduratsuan erabiltzen du, zure bezeroen anonimatotasuna bermatuz. Erakusten den informazio oro aldez aurretik anonimo bihurtu da indarreko legeriarekin bat etorriz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#371 -
Zenbateko maiztasunez eguneratzen dira Alavuelta descubre tresnako datuak? Alavuelta descubre tresnan txostenak astero eguneratzen dira. Edozein modutan, zure salmenten eta fakturazioaren jarraipena egin ahalko duzu aldian behin eta zure negozioaren bilakaera zein den jakin ahalko duzu berehalako erabakiak hartzeko aukera emango dizun maiztasun batekin.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#372 -
Sar naiteke nire ST terminal birtualeko informaziora Alavuelta descubre tresnarekin? Gaur egun Alavuelta descubre tresnak ez du ST terminal birtualari buruzko informaziorik barneratzen. Baina hori etorkizuneko tresnaren bertsioetan sartuko dugun hobekuntza bat da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#429 -
Nola gainera dezaket beste establezimendu bat Alavuelta descubre tresnako txostenetara? Establezimendu ugari baldin badituzu eta tresnan beste bat gaineratu nahi baldin baduzu, egin behar duzun bakarra alavuelta@abanca.com helbide elektronikora idaztea da, zein establezimendu monitorizatu nahi duzun adieraziz. Dagozkion datuen baliozkotzea burutu ondoren, Alavuelta descubre tresnan dagoeneko datu guztiak behatzeko moduan izango zara.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#373 -
Zertaz ari zarete Alavuelta descubre tresnan “lehiakideak” aipatzen dituzuenean? Alavuelta descubrek zure sektore bereko eta zure ingurune hurbileko hiru negozio zehazten ditu gutxienez zure lehiakide gisa. Zure eremuan zugandik gertu dauden egiazko lehiakideak ez baldin badira kopuru horretara iristen, lehiakideak identifikatzeko radioa areagotu egingo dugu, alderatzeko egiazko datuak helarazi ahal izateko.
Beste establezimendu batzuk baldin badituzu, garrantzitsua da jakin dezazula, ezarritako betekizunak betetzen baldin badituzte, zure lehiakideak izatera pasa daitezkeela.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#374 -
Nire lehiakideek Alavuelta descubre tresnako nire datuak ezagut ditzakete? Sekula ere ez! Zure lehiakideek ezingo dituzte, inolaz ere, Alavuelta descubre tresnako zure datuak ezagutu. Alavuelta descubre tresnan erakusten diren lehiakideen datuak gutxienez hiru komertziotan oinarrituta daude beti, beraz, lehiakide bakar batek ere ez du zure datuetarako sarbiderik izango. Denbora-tarteren batean gutxienez hiru lehiakideren jardunari buruzko daturik ez badago, ez da erakutsiko. Horregatik, Alavuelta descubre tresnako erabiltzaile guztien konfidentzialtasuna bermatzeko, litekeena da une jakin batzuetan zure lehiakideen daturen bat ezin ikustea.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#375 -
Zergatik atal batzuetan ez dira grafikoak ikusten? Badakigu ez dagoela gure bezeroen datuen konfidentzialtasun eta pribatutasuna baino gauza garrantzitsuagorik. Horregatik, sekula ez dizugu erakutsiko gutxieneko erabiltzaile ezberdin kopuru jakin batean oinarrituta ez dagoen informaziorik. Horrek esanahi du soilik zuk ikus ditzakezula zure datuak xehetasunez, beste inork ez; zure bezeroen eta lehiakideen datuak modu gaineratuan, estatistikoan, soilik izango dituzu, eta soilik zure bezero edo lehiakideak gutxieneko batera iristen direnean, horiek identifikatzea ezinezkoa izaki.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#376 -
Zergatik ez dator bat identifikatutako bezero kopurua segmentu bakoitzeko bezeroen baturarekin? Alavuelta descubre tresnak zure bezeroen informazio erabilgarri eta beti gaineratua erakutsiko dizu (sekula ez duzu datu pertsonalik izango), baina kontuan izan behar duzu zenbaitetan informazio hori ez dagoela osatua, izan ere, ez dugu beste banku batzuetako bezeroen xehetasunetarako sarbiderik. Adibidez: pentsa zure komertzioak 50 bezero erregistratu dituela, eta horien inguruan zera dakigu: 23 gizonak dira, 23 emakumeak eta 4 pertsonen sexua ez dugu ezagutzen. Alavuelta descubre tresnak 50 bezerora iritsi zarela esango dizu, baina sexuaren arabera banakatutako informazioan guztira 46 batuko dira, izan ere, informazio hori falta duten pertsonen kasuan (4), horien datuak ez lituzke erakutsiko.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#377 -
Zer esanahi dute portzentajeek fakturazioaren laburpenean? Kolore berdez eta gezia gora begira baldin badago, ezaugarri horrek joan den urtearekin alderatuz gora egin duela adierazten du. Aitzitik, kolore gorriz eta gezia behera begira baldin badago, aurreko urteko denbora-tarte berdinarekin alderatuz ezaugarri horrek behera egin duela adierazten du.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#380 -
Zertarako balio du aurreko denbora-tarteko fakturazioa den den jakiteak? Aurreko denbora-tarteko fakturazioa erabilgarri da denbora-tarte jakin bateko fakturazio aurreko urtekoarekin alderatzeko. Modu horretan, esate baterako, Gabonetako aurtengo kanpaina zuretzat nolakoa izan den ikus dezakezu aurrekoarekin alderatuz, edo aldaketaren bat egin duzun hiruhileko batean emaitzak nolakoak izan diren jakin dezakezu oraindik aldaketa martxan jarri gabe zegoen beste batekin alderatuz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#381 -
Zer erakusten didazue ´Salmenta gurutzatua´atalean? Con Alavuelta descubre tresnarekin zure bezeroak are hobeto ezagutu ahalko dituzu 'Salmenta gurutzatua’ atalean erakusten dizugun informazioari esker. Bertan zure negozioan gastatzen duten pertsonek zein beste sektoretan egiten dituzten erosketa gehiago adierazten dizugu, gaineratuta. Zure bezeroek zein hiru kategoria komertzialetan (adibide batera: 'Jatetxeak, tabernak eta kafetegiak', 'Kirola' eta 'Jostailuak'…) egiten dituzten erosketa gehiago jakingo duzu eta horrekin lotutako bestelako informazioa jasoko duzu, lagungarri izan ahal zaizuna zure eskaintza komertziala egokitu eta zure estrategiari beste hauspo bat emateko.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#382 -
¿Zergatik ez dator bat gizon eta emakumeen portzentajeak ‘Aginte Koadroa’ eta ‘Zure Bezeroak’ ataletan hautatutako denbora-tarterako? 'Aginte Koadroa' atalean erakusten diren portzentajeak identifikatutako bezero kopuruarekiko edo salmenta kopuruarekiko daude kalkulatuta. Aitzitik, ‘Zure Bezeroak’ > ‘Profila’ atalekoak identifikatutako bezeroen fakturaziotik abiatuta eskuratzen dira.
Litekeena da, adibidez, gizonek emakumeek baino gehiago gastatzea zure establezimenduan eta fakturazio-portzentaje handiagoa izatea, nahiz eta gizonak diren bezero kopurua eta egiten dituzten erosketa kopurua txikiagoak izan (hala, identifikatutako bezeroen eta salmenten portzentajea, hurrenez hurren, txikiagoa izanik). Hots, zure komertziora pertsona gutxiago joaten dira eta gutxiagotan baina gehiago gastatzen dute.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#385 -
Zergatik nire lehiakideen datuetan adin-multzo baten fakturazioa ezberdina da sexu eta adinaren araberako banakatzearen baturarekin alderatuz. Zure lehiakideak aipatzen ditugunean erakusten ditugun datuak batez bestekoak dira, eta atal ezberdinetan establezimendu kopuru era berean ezberdin batekiko kalkula dezakegu.
Pentsatu, adibidez, 18-25 urte bitarteko adinean. Litekeena da batez bestekoa bost establezimenduren gainean kalkulatzea, eta sexuaren eta adinaren arabera banakatzean, emakumeen kasuan batez bestekoa hiru establezimenduren gainekoa izatea horietako batean gizonezkoak baino ez zeudelako eta bestean ez zirelako emakumeen anonimotasuna bermatzeko eskatzen den gutxieneko emakume kopurura iristen.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-descubre#386