
App de banca móvil,
el banco en tu bolsillo
Los votos de usuarios como tú en las principales tiendas lo confirman: la app de banca móvil de ABANCA es una de las mejor valoradas por sus usuarios. ¡Y es gratis!
Te ayudamos a llegar a más clientes por internet y a aumentar tus ventas
Zu zure negozioaz arduratzen zara; gu, digitalizatzeaz
Online presentzia izatea eta zure produktu edo zerbitzuak eguneko 24 orduetan munduko edozein lekutan saldu ahal izatea posible da ABANCA eta MÁSMÓVILESen soluzio digitalen bidez.
Zure bezeroak dauden tokian egoten laguntzen dizugu, zuk gehiago sal dezazun.
Aurkitu zuretzat ditugun soluzioak.

Merkataritza elektronikoa
Online denda bat edukitzea zure produktu eta zerbitzuak munduko edozein lekutara saldu ahal izatea da, ordua eta tokia kontuan hartu gabe. Nola laguntzen ahal dizugu Internet bidez gehiago saltzen?
- e-commerce sortzea
- SEO funtzionalitateak eta Interneteko posizionamendukoak.
- Ordainbideen kudeaketa.
- Aipamenak eta iruzkinak berrikusi eta kudeatzea, zure online ospea ziurtatuta.
- Edukien autokudeaketa, zure webgunea laguntzarik gabe eguneratu ahal izan dezazun.
- Kanpaina masiboak diseinatu, kudeatu eta posta elektronikoaren bidez bidaltzea, ezagutza teknikorik izan beharrik gabe.
- Irisgarri edozein nabigatzaile eta gailutatik: mugikorrak, tabletak eta PCak.
- Domeinua, SSL ziurtagiria barne, doan.
- Marketin digitaleko funtzionalitate aurreratuak.
- Webgunea hizkuntza askotarako prestatuta izan dezakezu.
- Akonpainamendua, prestaketa eta abiaraztea.
Sare sozialen kudeaketa
Zure bezeroak dauden tokian egotea. Soluzio bat dugu zure negozioarekin bat datorren sare sozialetarako estrategia bat ezar dezazun:
- Zure profila sortu eta kudeatzea hautatzen duzun sare sozialean.
- Hilean 4 edukiraino sortzea post formatuan, hautatzen dituzun sare sozialen artean argitaratzeko.
- Presente egotea erabakitzen duzun sare sozialetan egindako ekintzen inpaktu eta emaitzak monitorizatzea.
- Sare sozialetan egindako ekintzen errendimendua aztertu eta optimizatzea.
Webgunea eta Interneteko presentzia
Zure negozioa Interneten ezagutaraz dezazun:
- Zure negozioaren webgunea sortzen dugu; irisgarri edozein nabigatzaile eta gailutatik, eta hainbat hizkuntzatan.
- Zure web-negozioa bilatzaile, direktorio, mapa edo sare sozial nagusietan (SEM) argitaratzen dugu.
- SEO posizionamendua eta zure online presentzia bilatzaileetan optimizatzea.
- Aipamenak eta iruzkinak kudeatzea, zure online ospea ziurtatuta.
- Domeinua, SSL ziurtagiria barne, doan.
- Edukien autokudeaketa, zure webgunea laguntzarik gabe eguneratu ahal izan dezazun.
Prozesu osoan izango gaituzu aholkulari
ABANCAko bezero izate hutsagatik, MÁSMÓVILen segimendu eta aholkularitza pertsonalizatuak dituzu, eta haren soluzio teknologikoen ahalmen guztia ere. Kosturik gabe eta giltza eskura eran.
- Zure saltokiaren digitalizazio-maila aztertuko dugu.
- Dirulaguntzak tramitatzen laguntzen dizugu.
- Soluzio digitalak ezartzen laguntzen dizugu.
Zure negozioa digitalizatzeko behar duzun STa dugu
Delivery, ecommerce, merkataritza tradizionala… Negozio bat baduzu, lagundu egin diezazukegu.
Aurkitu zuretzat ditugun aukera guztiak
-
ST Birtuala
- Ordainketa-pasabide bat onlineko salmentetarako
- Txartel-sorta zabal baterako: VISA, Mastercard, Maestro, AMEX, JCB…
- WooCommerce, Palbin, PrestShop… eta ecommerce-ko gainerako plataforma nagusiekin bateragarria
-
Cobro Fácil
- Kobratzeko soluzio erraza, merkataritza elektronikoko plataformarik izan beharrik gabe
- Bidali esteka bat edo QR kode bat bezeroei ordainketa online egiteko, ordenagailutik edo mugikorretik
- Kostu gehigarririk gabe eta mobile-friendly web baten bidez
-
Erabiltzen erraza
Kudeatu kobrantzak internet bidez eta urrutitik, saltzeko webgune bat izan ala ez.
-
Segurtasuna kobrantzetan
Gure ordainketa-pasabideak 3D Secure eta Merkataritza Elektroniko Segurua estandarrak betetzen ditu.
-
Eskaini finantzazioa bezeroei
Finantziazioa eskaini ahal izango diezu ABANCAren kreditu-txartelekin erosketak egiten dituzten bezeroei.
(1) Laguntzen zenbatekoa enpresako langile-kopuruaren araberakoa izango da:
- 12.000 €-rainoko dirulaguntza 10-49 langile dituzten enpresentzat.
- 6.000 €-rainoko dirulaguntza 3-9 langile dituzten enpresentzat.
- 2.000 €-rainoko dirulaguntza 0-2 langile dituzten enpresentzat.
Agente digitalizador: R Cable y Telecable Telecomunicaciones S.A.U., con CIF A-15.474.281, con domicilio fiscal a efectos de notificaciones en 15003, A Coruña, Calle Real 85.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Europar Batasunaren Next Generation Funtsak nire enpresarako eskatzen lagun diezadakezue?
Funts horiek eskatzeko zure proiektua sendotzen lagun zaitzaketen adituak ditugu. Behatu xehetasun guztiak enpresen atalean, aditu batekin nola hitz egin ere azalduko dizugu.