VISA Business Zordunkta-Txartela
Azkenik, profesionalentzat eta enpresentzat diseinatutako zordunketa-txartela dugu: deskontuak gasolinan, abantailak ibilgailuen alokairuan, gastuei buruzko txostenak eta askoz gehiago! Zure negozioa hazten bada, zuk ere egingo duzu!
-
Niretzat da?
Aukera ezin hobea da autonomoentzat eta enpresentzat. Gurekin kontu bat eduki besterik ez duzu zordunketa-txartel hau eskuratzeko.
-
Zer da onena?
Deskontuak gasolindegietan eta ibilgailuen alokairuan, doako aseguruak eta EURO 6000 Plus programaren eskaintza guztiak.
-
Nola funtzionatzen du?
Erosketak eta diru-ateratzeak mundu osoan zehar.
-
Eta zer gehiago?
Eragiketak segurtasun osoz egingo dituzu, txartel honek doako aseguru bat baitu iruzurrezko erabileretarako edo kutxazainetan gertatzen diren lapurretetarako.
Autonomoentzako eta ETEentzako pentsatutako txartela
Visa Business Zordunketa-Txartela zure eguneroko lan-jarduera eta negozioaren diruzaintza kudeatzen lagunduko dizun lan-tresna da. Banka elektronikoan txartelaren jardueraren txosten pertsonalizatuak* aurkituko dituzu, izan dituzun gastuak azkar eta erraz gainbegiratu eta berrikusi ahal izan ditzazun. Laguntza hori erabilgarria eta ezinbestekoa izan daiteke zure **negozioan ordainketa asko kudeatu behar badituzu (hala nola, bidaia- edo ordezkaritza-gastuak).
Txartelaren abantailak eta deskontuak
Erregaian aurreztu ahal izango duzu: Atxikitako Galp gasolindegietan VISA Business debit txartelarekin ordaintzen baduzu, % 2ko beherapen automatikoa izango duzu, bai erregaian, bai bere dendetako produktuetan. Gainerako gasolindegietan % 1eko beherapena izango duzu, beste saltoki batzuetan hilean gutxienez 5 erosketa egiten badituzu (autobideak eta gasolindegiak izan ezik). Kontsulta itzazu hemen deskontua baliatzeko baldintzakIkusi PDF fitxategia.
VISA Business Zordunketa-Txartelaren titularra izateagatik, automatikoki deskontu programa honetan sartuko zara: EURO 6000 Plus, hobariak dutenak hoteletan, bidaietan eta askotariko dendetan. Honetaz guztiaz jakitun izateko, programaren webgunean izena eman behar duzu eta hor kontsultatu ahal izango dituzu programan txertatuz doazen deskontu eta berrikuntza guztiak.
Konbentzitu zara jada? Eskatu hitzordua bulegoan eta xehetasun guztiak emango dizkizugu.
Txartelarentzako aseguruak. Zure enpresa babesten lagunduko dizugu.
VISA Business Zordunketa-Txartelari esker, aktibitate profesionala garatzen lagunduko dizuten abantailak edukitzeaz gain, aseguruen estaldura zabala doan izango duzu.
VISA Business Zorduketa-Txartelaren aseguruak kutxazainean egindako lapurretak edo hirugarrenen iruzurrezko erabilerak estaltzen dizkizu, lapurreta edo galera kasuan. Eta gauza bera faltsifikazio kasuetan, hau da, norbait zure txartelera legez kontra sartu baldin bada, berau lapurtu edo galdu gabe.
Eta hegazkin-txartelak txartel honekin ordaintzen badituzu eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen dizun arazoren bat baduzu (hiru ordutik gorako atzerapenak, ezeztapenak, overbookinga), AirRefund-ek lagunduko dizu hegaldia kudeatu duen konpainiaren aurrean erreklamazioa aurkezten.
Zerbitzuaren kostua lortzen duzun kalte-ordainaren % 25-koa izango da. AirRefundekBeste webgune batera birbideratuko zara konpentsazioren bat lortzen badu bakarrik kobratuko da zenbateko hori.
Txartela kontratatzeko jakin behar duzun guztia
Txartel hau autonomoentzat edo pertsona juridikoentzat pentsatuta dago. Enpresa edonolakoa dela ere, nahi beste VISA Business debit txartel kontratatu ahal izango dituzu.
VISA business debit txartelak 30 euroko kostua du urtean.
ABANCAko kutxazainetan eskudirua ateratzea guztiz doakoa izango da. Galiziatik kanpo Euro 6000, Euronet, Sabadell, Bankinter, Arkitektoen Kutxa, Ingeniarien Kutxa eta Euro Automatic Cash edozein kutxazainetanBeste webgune batera birbideratuko zara egiten dituzun hileko lehenengo 5 diru-ateratzeak doakoak izango dira ere. Hortik aurrera eta gainerako kutxazainetan, kutxazainaren jabe den entitateak aplikatzen duen komisioa kobratuko zaizu. Nazioarteko beste kutxazain-sare batzuetan, komisioa 2 eurokoa izango da eurogunean. Eurogunetik kanpo, aldiz, ateratzen duzun zenbatekoaren % 4koa izango da, gutxienez 4 euro. Euroa ez den beste moneta batean egiten dituzun erosketetan eta diru-ateratzeetan eragiketaren zenbateko osoaren % 3ko komisioa aplikatuko da dibisa-trukeagatik.
Gogoratu: baldintza erraz batzuk betetzen badituzu, ABANCA Zerbitzuen Programaren abantailak eskuratu ahalko dituzu, eta beharbada ez duzu ezta xentimo bat ere ordainduko zure txartelarengatik.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Kontakturik gabeko nire txartela ez dabil, zer egingo dut?
Kontakturik gabeko txartelarekin 50 eurotik beherako erosketak, hau da, PIN kodea sartu gabe egitekoak, kopuru jakin bat duzu soilik. Segurtasunagatik, behin muga horretara iritsita, ordainketak errorea emango dizu.
Hori gertatzen baldin bazaizu, txartela terminalaren zirrikituan sartu eta PIN kodea sartu baino ez duzu egin behar. Horrela, kontagailua zeroan ipiniko da.
-
Nola egin dezaket diru-sarrera bat kutxazain batean?
Eragiketa berean 40 billete sar ditzakezu gehienez (ez dira monetak onartzen). Gainera, gure kutxazain berrietan zenbatekoa berehala izango da erabilgarri. Litekeena da kutxazain automatiko batzuetan zenbatekoa berehala erabilgarri ez izatea.
DOKUMENTAZIOA