-
Bana ditzaket kreditu-txartelak nire langileen artean? Bai, Business ABANCA txartelarekin nahi adina txartel entrega ditzakezu. Zure enpresak, txartelen titularra baita, kreditu orokorra hala behar duten langileen artean banatu ahalko du. Zuk erabakiko duzu zenbaterainoko kreditua banatu haien aretan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#84 -
Langile ezberdinen txarteletarako kreditu-muga ezberdinak eska ditzaket? Bai. Enpresak langile bakoitzari esleitu nahi dion muga hautatzen du, baina guztien artean ezingo dute atera zure enpresak duen kreditu orokorretik gorako kopururik.
Langile bakoitzarentzat hilean muga ezberdinak finka ditzakezu, baina eguneroko mugak ere finka ditzakezu, hilean zehar guztira ateratakoa ez ezik, egunez eguneko eragiketetan ateratakoa ere kontrolatzeko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#85 -
Pertsonaliza dezaket txartela nire enpresaren logotipoarekin? 10 txartel baino gehiago kontratatzen baldin badituzu, zure enpresaren logotipoarekin pertsonalizatzeaz gain, pertsonalizazio hori doan aterako zaizu.
Logotipoa pertsonaliza dezakezu eta baita hondoko kolorea ere, zure enpresaren elementu bereizgarri modura. Horrela, kreditu-txartela zure sinadura promozionatzeko elementu bat gehiago izango da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#86 -
Eta nire langileetako bati txartela lapurtzen baldin badiote, zein arrisku izango du enpresak? Beste edozein txartelekin gertatzen den modura, zure langileetako bati txartela lapurtzen baldin badiote, edo besterik gabe, galdu egiten baldin badu, lehenbailehen jakinarazi beharko duzu, txartela ezeztatu eta blokea dadin.
Business Txartel bat galdu dela edo lapurtu dutela jakinarazteko, 981 910 522 telefono-zenbakira dei dezakezu (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakira atzerritik deitzen bagaituzu) edo, bestela, gertuen duzun ABANCAKO bulegora joan zaitezke. Jakinarazten duzun unetik aurrera ez duzu inolako erantzukizunik izango txartelen karga ditzaketen gastuen gainean.
Berrikusi zure txarteleko mugimenduak eta zuk egin ez duzun mugimenduren bat hautematen baldin baduzu, erosketa horien zenbatekoa itzultzeko eska dezakezu webgune honetan bertan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#87 -
Nola areagotu dezaket kutxazainetik atera dezakedan diru kopurua? Modu hauek dituzu kutxazainetik atera dezakezun diruaren muga areagotu edo murrizteko:
- ABANCAKO zure aplikazioan, sartu 'Txartelak’ erlaitzean, txartela hautatu eta doikuntzetan sartu (goran dagoen horzdun gurpilaren irudia) muga aldatzeko.
- Zure banku elektronikoan ere txartelean sartu eta 'Mugak aldatu’ menuan klik egin behar duzu.
- Zure enpresen banku elektronikoan, 'Txartelak/Komertzioak' > 'Mugen aldaketa’ aukeran.
- Edo telefono bidezko bankuko zure gakoekin 981 179 600 telefono-zenbakira deituz (edo +34 981 179 600 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu), astelehenetik ostiralera 08:00 - 22:00 bitartetan.
Gainera, gogoan izan muga alda dezakezula baita komertzioetan eta Internet bidez ordainketak egiteko ere.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#183 -
Nola egin dezaket diru-sarrera bat kutxazain batean? Eragiketa berean 40 billete sar ditzakezu gehienez (ez dira monetak onartzen). Gainera, gure kutxazain berrietan zenbatekoa berehala izango da erabilgarri. Litekeena da kutxazain automatiko batzuetan zenbatekoa berehala erabilgarri ez izatea.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#184 -
Nola itzul edo ezezta dezaket txartelarekin egindako ordainketa bat? ABANCAKO gure bulegoetako batean kudea dezakezu erreklamazioa.
Erosketa iruzurtia baldin bada, erosketa horren itzulketa eska dezakezu webgune honetatik bertatik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#187 -
Interneten erosketak egiteko txartel birtual baten inguruan hitz egin didate, zer da hori zehazki? Interneten erosketak egiten dituzunean zure txarteleko datuak eman nahi ez badituzu, txartel birtuala da zuretzat irtenbide bikaina.
Zure txartel birtuala sortzea gomendatzen dizugu berehala egingo dituzun ordainketetara doitutako zenbateko erabilgarri batekin.
Online komertzioetan ordainketak egiteko erabil ditzakezu, ondoren eskuratzen duzun zerbitzu edo erosketarekin gozatzeko txartel fisikoa erabiltzea behar ez duzunean. Ordainketa egiteko txartela birtualaren zenbakia, haren iraungitze-data eta sortzean helarazten dizugun CVV kodea sartu behar dituzu.
Txartel birtualak egiazko txartelean ordainketa bat egiten duzunean erabilgarri duzuna soilik kontsumitzen du. Eragiketak zure egiazko txarteleko laburpenean ikusiko dituzu adierazita, ordainketa berau erabiliz egingo bazenu bezala.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#229