-
Nola eragiten nau SEPA indarrean sartzeak? SEPA indarrean sartzeak berekin dakar Europako Batasuneko, Islandia, Suitza, Liechtenstein, Norvegia eta Monakoko kontuen artean eurotan egindako ordainketa guztiak ordainketa nazionalen baldintza berdinekin egitea. Adibidez: transferentziak egun bakarrean egiten dira eta, helbideratutako ordainagirietan, 8 astera arteko epea duzu horiek itzultzeko eta 13 astera arteko epea berariaz baimendu ez dituzun ordainketak ukatzeko. Gehiago jakin nahi baldin baduzu, transferentziak egokitzeko SEPA Araudia Ikusi PDF fitxategia eta ordainagirien fitxategiak egokitzeko SEPA Araudia deskarga ditzakezu Ikusi PDF fitxategia.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/cuentas-empresas/#114 -
Zein dira nire kontuko IBAN, SWIFT edo BIC kodeak? Zure IBAN kodea edo kontuko zenbakia zure banku elektronikoan edo mugikorrean kontsulta dezakezu.
ABANCAKO BIC edo SWIFT kodea CAGLESMMXXX da. Hori da munduko gainerako banku eta finantza-erakundeen aurrean erakunde modura identifikatzen gaituen kodea, eta atzerritik transferentzia bat egin behar badizute eman beharko duzun kodea da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/cuentas-empresas/#115 -
Zer da Enpresa Kontua? Autonomo, ETE eta profesionalentzat egindako kontua da, eta are baldintza hobeak lortzeko aukera ematen dizu ABANCAren Zerbitzu-Programaren abantailei esker.
Gainera,zure negozioaren esku jartzen dugu enpresen banku elektronikoa, kontsultak eta eragiketak Internet bidez egiteko eta fitxategi normalizatuak bidali eta jasotzeko. Ez baduzu aplikaziorik soldata, transferentzia, zordunketa edo kreditu aurrerakinen bidalketak sortzeko, guk eskaintzen dizuguna erabili ahal izango duzu enpresen banku elektronikoan bertan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/cuentas-empresas/#116 -
Badut Enpresa kontu bat, horrek esan nahi du nire kontuak beti izango dituela ABANCAren Zerbitzu-Programaren onurak? Ez zehazki. ABANCAren Zerbitzu-Programaren onurak izateko mailaren bateko baldintzak bete behar dituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/cuentas-empresas/#117 -
Zer da IBAN zenbakia? Orain bi kontu zenbaki dituzu? IBAN zenbakia kontu korrenteen kode identifikatzaile berria da. Aspaldidanik egon arren, duela zenbait hilabetetatik hona derrigorrezkoa da SEPA osoan. Bere funtzioa nazioarteko ordainketak erraztea da eta Europar Batasun osoan, Islandian, Suitzan, Liechtensteinen, Norvegian eta Monakon funtzionatzen du.
Orain lehengo kontu berdinak izaten jarraitzen duzue, baina apur bat ezberdinak diren bi zenbakirekin egin diezaiekezue erreferentzia (CCC, 20 digituz osatua) eta kode berria IBAN, aurrekoaren berdin-berdina, hasieran gaineratzen diren lau karaktere izan ezik: ES kodea (Espainia) eta bi kontrol-digitu. Edozein kontutan IBAN zenbakia zein den jakin nahi baldin baduzue araudi berri honen arabera, hau erabil dezakezue: conversor.
Pixkanaka, kontuko formatu zaharrak erabiltzeari utziko diogu, IBAN zenbakia erabiltzeko. Baina ez zaitezte kezkatu, izan ere, pixkanakako trantsizioa izango da eta erraza, eta ohartu ere ez zarete egingo. Zuen kontuetako IBAN zenbakia beha dezakezue Kontuak atalean banku elektronikoaBeste webgune batera birbideratuko zara barnean, edo, errazago, webgunean bertan: kontu-zenbakien bihurgailua.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/cuentas-empresas/#81 -
Atzerritik dirua bidal diezadaten nahi dut nazioarteko transferentzia baten bidez, zein datu eman behar ditut? Atzerritik dirua bidali behar badizute, diru-sarrera egingo dizun pertsonari ABANCAREN Swift/BIC kodea eta kontu hartzailearen IBAN zenbakia helarazi beharko dizkiozu.
ABANCAREN Swift/BIC kodea CAGLESMMXXX da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/cuentas-empresas/#209 -
Nire kontuen zenbakiak aldatu egin dira, non beha dezaket aurreko IBAN zenbakia? Zure kontuen zenbakiak aldatu egin badira eta aurreko IBAN zenbakia behatzea behar baduzu zure banku elektronikoan egin dezakezu, “Kontuak -> Numerazio Berria” menuan
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/cuentas-empresas/#496