-
Zein betekizun bete behar ditut lapurreten kontrako aseguru bat egiteko? Lapurreten aurkako estaldura aseguru-konpainiek onar dezaten ezinbestekoa da babes-neurri jakin batzuk txertatzea. Oro har, aseguru-konpainiek eskatzen duten segurtasun-neurria ate blindatu bat da lokal komertziala altueran kokatuta baldin badago, edo ate blindatua eta gainera metal sarea hutsune guztietan edo, gutxienez, geruza bikoitzeko edo hirukoitzeko kristal blindatuak.
Horrez gain, lokalak bestelako segurtasun-neurriren bat baldin badu, esate baterako, alarma bat, bideo-zirkuitu bat edo antzekoren bat, aseguru-prima merkeagoa izango da zuretzat.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/seguros/#222 -
Zer da aukerako erantzukizun zibila? Hartuta duzun lokalaren eta bertan garatzen duzun jardueraren ustiapenerako erantzukizun zibilaz gain, ABANCA aseguruaren estaldura areagotu egin dezakezu, horrela:
- Erantzukizun zibil patronala, enpresari modura estaldura ematen dizuna langile batek (edo haren eskubidedun batek) zure ardurapeko lanen garapenean zehar sorrarazitako kalte pertsonalen ondorioz egin ditzakeen erreklamazioen aurrean .
- Produktuen erantzukizun zibila, zuk egin edo merkaturatutako produktuen ondorioz, haiek kontsumitu edo erabiltzean, eragindako kalteengatik hirugarrenak indemnizatzea bermatzen duena. Erantzukizuneko aseguru hori derrigorrezkoa da ostalaritza eta elikaduran.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/seguros/#223 -
Zerk estaltzen du makineria eta ekipamendu elektronikoen matxuren bermeak? Berme horrek dagoeneko seguruan dauden sute, lapurreta eta urak eragindako kalteen estaldurak areagotzen ditu, estaldura hauekin:
* Kolpeak eta erorikoak
* Langileen trebetasunik eza
* Gaintentsioak eta zirkuitulaburrakKontuan izan konpainiek normalean estaldura honen onuradun izan daitezkeen ondasunen antzinatasuna mugatu egiten dutela, izan ere, zenbat eta urte gehiago izan ondasunek, orduan eta handiagoa da denborari berez dagokion narriatzea eta txikiagoa istripuzko arrisku baten ondoriozkoa. Normalean, antzinatasuneko mugen barnean dagoen makineriaren guztizko balioarekin aseguratu behar da eta, etorkizunean berrituko balira, aseguratutako kapitala eguneratu egin beharko litzateke.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/seguros/#224 -
Zer da elikagai hoztuen narriatzearen aukerako estaldura? Estaldura honek hozkailu-ekipamenduen barnean narriatzen diren ondasunak aldatzea bermatzen du, narriatze hori hauen ondorioz gertatzen denean:
* Matxura
* Istripua, behartua edo nahigabekoa
* Egituran nahigabeko kaltea eragitea, haren funtzionamendu normala eragozten duenaLitekeena da aseguru-konpainiak frankiziak aplikatzea estaldura honetan. Aseguru-konpainia gehienek makineria eta ekipamendu elektronikoen matxura-berme bat kontratatzeko eskatuko dizute elikagai hoztuen narriatzeari dagokion estaldura hartu aurretik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/seguros/#225 -
Zer bermatzen du salgaien garraioak? Salgaien garraiorako estaldurak berezko bitartekoak erabiliz garraiatutako ondasunak bermatzen ditu salgaiak zure negozioaren lokaletik zure bezeroaren lokalera arte garraiatzen dituzunean. Hauek dira estaldura nagusiak:
* Sutea, tximista eta leherketa
* Eroriko, iraulketa edo talkaren ondoriozko istripua
Aseguru-konpainia gehienetan estaldura honek ez ditu barne hartzen ondasun jakin batzuen (harribitxiak, material korrosiboak, haragiak, arrainak eta laginketa komertzialak) lapurreta eta garraioa.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/seguros/#226 -
Zer da jarduera etetearen bermea? Berme hau sute, tximista, leherketa, arrisku hedakor (bandalismoa, berariaz eragindako kalteak, etab.) sute edo lapurreten ondorioz zure komertzio edo bulegoko jarduera, osorik edo zati batean, garatu ezin duzunean erabiltzen da.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/seguros/#227