ABANKAREKIN fida zaitezke
-
ABANKAREKIN fida zaitezke Espainiako eta Europako finantza-erakunde modura betetzen ditugun araudi-arauetatik eratortzen diren berme guztiak, eta gure gobernu korporatiboko eredua aplikatzearen bermea dituzu, nazioarteko estandar gorenen pare.
Gure errentagarritasun, kaudimen eta likideziaren adierazleek epe luzerako iraunkortasunerako gure estrategiaren abal dira, txikizkako negozio tradizionalari eta kredituaren emakidari so.
ABANCAK 330 milioi euroko mozkin garbia lortu zuen 2015ean. Horrek % 8,7ko errentagarritasuna suposatzen du (ROTE), Espainiako banku merkatuko handienetako.
Espainiako eta Europako finantza-sektorean kaudimen handiena duten erakundeen artean gaude. Horri esker, Basilea III-ko jarraibideekin bat etorriz gutxienez eskatzen den kapital maila gainditzen dugu.
10.917 milioi euroko likidezia-posizio bat dugu aktibo erabilgarrietan eta jaulkipen gaitasunean. Zenbaki horrekin 2018an eskatzen ziren betekizunak soberan betetzen ditugu.
Merkataritza-eredu berri bat garatzen dugu. Eredu horretan sendotasunak, bezeroaren arretak eta berrikuntzak protagonismoa hartzen dute. Beraz, zure premiak, erantzukizunez eta sen onez, artatzeko baldintza onenak ditugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/abankarekin-fida-zaitezke