Abintestato jaraunsleen deklarazioa
-
Abintestato jaraunsleen deklarazioa Notariotza-agiri edo agiri judizial bat da. Agiri horrekin pertsona baten jaraunsleak nor diren zehazten da hark testamenturik eman ez zuenean edo emandako testamentuak balio galdu duenean edo baliogabea denean. Deklarazio hori defuntua bizi zen herriko notarioari eskatu ahal zaio notaritza-akta bidez, baldin eta jaraunsleak ezkontidea, arbasoak edo ondorengoak badira; ez lehen instantziako epaileari, jaraunsleak beste senitarteko batzuk direnean. Kasu horretan, legeak jaraunsleak nor diren eta herentzian dagokien zatia erabakiko du. Notaritzakoa baldin bada, deklarazio hau izapidetzeko epea hilabete eta erdikoa da gutxi gorabehera, eta deklarazio judizialaren kasuan, epaitegi bakoitzaren baitan egongo da epe hori, baina normalean notaritzan baino denbora gehiago behar izaten da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/abintestato-jaraunsleen-deklarazioa