Interneten erosketak egiteko txartel birtual baten inguruan hitz egin didate, zer da hori zehazki?
-
Interneten erosketak egiteko txartel birtual baten inguruan hitz egin didate, zer da hori zehazki? Internet bidez erostean zure txarteleko datuak eman nahi ez badituzu, txartel birtuala da aukerarik onena.
Nahi adina txartel birtual sor ditzakezu, doan, zure banka elektronikoaren edo banka mugikorraren bidez. 1 edo 2 hilabeteko iraungitze-data jar diezaiekezu, eta zenbat diru edukiko duzun eskuragarri, berehalako erosketak egiteko. Muga hori jaitsi dezakezu, eta txartela deuseztatu ere, gehiago erabili behar ez baduzu.
Ordainketa egiteko, hiru datu sartu behar dituzu: txartel birtualaren zenbakia, iraungitze-data eta txartelarekin batera emango dizugun CVV zenbakia (Txartelaren Egiaztapen Balioa).
Txartel birtuala benetako txartel bati lotuta dago, eta txartel horretan daukazun saldo erabilgarria baino ezingo duzu erabili. Txartel horren mugimenduetan ikusiko dituzu, beraz, txartel birtualarekin egindako erosketak.
Gogoan izan ezingo duzula txartel birtual bat erabili, baldin eta jatorrizko txartel fisikoa
iraungita badago edo dagoeneko txartel berria aktibatu baduzu, iraungitakoaren ordez.
Txartel birtualak unean bertan eta erosketa bakar bat egiteko erabiltzea gomendatzen
dizugu.Txartel birtualei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu gure blogean.Beste webgune batera birbideratuko zara
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/interneten-erosketak-egiteko-txartel-birtual-baten-inguruan-hitz-egin-didate-zer-da-hori-zehazki