Nire txartelarekin egin ez ditudan eragiketak antzeman ditut, zer egin behar dut iruzurra izan daitekeela susmatzen badut?
-
Nire txartelarekin egin ez ditudan eragiketak antzeman ditut, zer egin behar dut iruzurra izan daitekeela susmatzen badut? Iruzurra dela susmatzen baduzu, lehenengo gauza zure txartela itzaltzea da, banku mugikorraren edo banku elektronikaren bidez. Sartu Txartelak atalean eta aldatu 'Txartela piztuta' aukera 'Txartela itzalita' aukerara.
Ondoren, jarri gurekin harremanetan Zure Segurtasuna telefonoan 900 815 525 (edo +34 981 910 525, atzerritik deitzen badiguzu) egoeraren berri emateko eta, susmoa baieztatzen bada, txartela blokeatzeko eta txartel berria eskatzeko. Gainera, dei berean, zuk egin ez dituzun eragiketen erreklamazio prozesua has dezakezu.
Gogoratu, baita ere, zure txartelan ezagutzen ez dituzun edo ados ez zauden mugimenduen berrikuspena aplikaziotik eskatu dezakezula. Informazio gehiago esteka honetan kontsulta dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/nire-txartelarekin-egin-ez-ditudan-eragiketak-antzeman-ditut-zer-egin-behar-dut-iruzurra-izan-daitekeela-susmatzen-badut/