Zein dira Bezeroaren Egiaztatze Indartua (SCA) nire bezeroen ordainketetan aplikatzeko salbuespenak?
-
Zein dira Bezeroaren Egiaztatze Indartua (SCA) nire bezeroen ordainketetan aplikatzeko salbuespenak? Zure bezeroen ordainketa guztiak ez dira Bezeroen Egiaztatze IndartuaBeste webgune batera birbideratuko zara modalitatean egin behar. Badira legezko zenbait exentzio eta salbuespen bi egiaztatze-faktoreak eskatu behar ez izateko aukera ematen dutenak. Horrek erabiltzailearen esperientzia hobetzea dakar, ordainketaren segurtasuna murriztu gabe.
Hala, ordainketa mota askotan, beren izaeragatik, PSD2 araudiak egiaztatze indartua eskatzeko betekizuna salbuesten du:
- Aurreordainketa-txartel anonimoekin egindako ordainketetan, izan ere, anonimoak direnez, ezinezkoa da titularraren identitatea egiaztatzea.
- MIT (Merchant Initiated Transactions) transakzio izenekoetan. Araudian agindu-emaileak hasitako ordainketa elektronikoetan SCA egiaztatzea aplikatzea eskatzen du. Produktu edo zerbitzuen ordainketetan komertzioaren eta txarteleko titularraren artean aldez aurretiko adostasun bat dagoenean MIT eragiketez hitz egiten ari gara. Hala, adostasun horren arabera, komertzioak kargua egin dezake titularrak aldez aurretik hura eragiteko ekintzarik egin beharrik gabe, eta SCA egiaztatzea eskatzen da lehendabiziko erosketak baina ez hurrengoetan (adibidez, harpidetzen ordainketa, horniduren ordainketa edo aparteko karguak auto baten alokairuan edo hotel baten erreserban). Txartelen kontrako zordunketa-eragiketen antzekoak dira.
- MO/TO eragiketak (Mail Order/Telephone Order), hau da, telefonoz edo postaz aginduak.
- Sare mugatuetan egindako ordainketak.
- Banku jaulkitzailea edo eskuratzailea Europako Espazio Ekonomikotik kanpo daudela egiten diren eragiketak.
Gainera, legez hainbat salbuespen aurreikusten dira. Horietan txartelak jaulkitzen dituzten bankuek SCA egiaztatzea ez aplikatzea onartzen da, arrisku gutxiagoko eragiketatzat hartzen direlako. Honatx salbuespen horiek:
- 30 eurotik beherako zenbatekoko ordainketak, gehienez 5 eragiketa batu arte edo 100 euroko zenbatekora iritsi arte.
- Ordainketa errepikatuetan (zenbateko berean eta komertzio berari eginak) lehendabiziko transakzioan eskatzen da egiaztatzea. 2019ko irailaren 14a baino lehen hasitako harpidetzetan ez da egiaztatzerik beharko, horietan aldaketarik izan ezean.
- Titularraren konfiantzazkoak diren komertzioei (banku jaulkitzaileari hala adierazita) egindako ordainketak, 'zerrenda zuriak’ izenarekin ere ezagutzen da.
- Ordainketa korporatibo batzuk.
- Iruzurrerako arrisku urriko ordainketak.
Oro har, bezeroari SCA egiaztatzea eskatu aurretik, ABANCAK eta Europako gainerako bankuak aurrez deskribatutako exentzio edo salbuespenetako bat aplikatzen saiatuko gara. Beraz, kasu askotan erosketaren esperientzia oraingoaren berdin-berdina izango da.
Aurkitu PSD2 zuzentarauari buruzko informazio gehiago gure blogean.Beste webgune batera birbideratuko zara
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/zein-dira-bezeroaren-egiaztatze-indartua-sca-nire-bezeroen-ordainketetan-aplikatzeko-salbuespenak